Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Donibaneko gizonen lehen taldea garaipenaren bidera itzuli da

Emakumeek alde nabarmenarengatik galdu zuten, eta jubenilek, azken minutuetan. Gizonen Bigarren Lurraldeko Mailako taldeei dagokionean, Mitxintxolaren partida bertan behera geratu zen, eta Kalaburtza garaipenarekin itzuli zen etxera.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2023/11/14

Decotextil Euskadi Donibane Eskubaloiako gizonen lehen taldea garaipenaren bidera itzuli da. Azken jardunaldietan talde indartsuen aurka galdu ondoren, garaipen argia lortu zuten larunbatean Elgoibarren (18-31). Garaipen horrek konfiantzaz bete ditu arrosak.

Elgoibarrek iazko denboraldian lortu zuen igoera Donibanerekin batera. Aurten, baina, punturik atera gabe dira oraindik, sailkapenaren azken postuan. Pasaitarrek egoera hori baliatu zuten garaipenaren bidera itzultzeko.

Arrosak nagusi izan ziren partida hasieratik, eta sei goleko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira (11-17). Bigarren zatian gogor aritu ziren defentsan, eta etxeko taldeak ezin izan zuen markagailua irauli. Aldea handitzen joan zen gutxika, eta Pepelu Ramosen taldeak garaipen argia lortu zuen (18-31). Garaipenarekin sailkapenaren seigarren postuan kokatu dira, 7 punturekin.

Emakumeak

Emakumeen lehen taldeak, Urkabe Eskubaloiak, ezin izan zuen bere partida aurrera atera, eta alde nabarmenarengatik galdu zuten Munttarperen aurka (44-13). Sanjuandarrek partida zaila zuten, lezoarrak sailkapenaren bigarren postuan baitira.

Donibanek ez zuen hasiera erosoa izan, eta Munttarpe aurretik jarri zen markagailuan (5-0). Hortik aurrera, sanjuandarrak hobeto egon ziren kantxan, eta minutu batzuez indarrak berdindu zituzten bi taldeek. Etxeko taldeak, baina, partidaren kontrola berreskuratu zuen, eta abantaila argiarekin iritsi ziren atsedenaldira (20-7).

Bigarren zatia, aurkako abantaila medio, probak egiteko baliatu zuten pasaitarrek, eta horrek, markagailuko aldea handitzea eragin zuen. Hala ere, proba horiek hurrengo jardunaldietan hobetzeko aukera emango diete.

Gizonen B eta C taldeak

Gizonen arloak hiru talde senior atera ditu aurten, eta Donibane Mitxintxola eta Donibane Kalaburtza Gipuzkoako Gizonen Bigarren Lurraldeko Mailan lehiatzen ari dira. Mitxintxolaren partida bederatzigarren minutuan bertan behera utzi zuen epaileak zorua heze eta irristakor zegoelako. Kantxa jokalarientzat arriskutsu zegoen. Momentu horretan sanjuandarrak aurretik ziren markagailuan (Donibane 5-4 Munttarpe), eta partida zehazteke dagoen data batean jokatuko da.

Bestalde, Kalaburtzak garaipena lortu zuen etxetik kanpo Leizaranen kontra (25-29). Sanjuandarrak hobeak izan ziren, baina markagailuko aldeak ez ziren inoiz handiak izan. Atsedenaldira, esaterako, 13-17 iritsi ziren, pasaitarren alde. Erasoan fin ibili baziren ere, sanjuandarrek ez zuten garaipena azken minutuak arte ziurtatu, baina bi puntu gehiagorekin itzuli ziren etxera.

Jubenilak

Jubenil gizonek gertu izan zuten garaipena, baina esku hutsik itzuli ziren Egiatik (18-17). Sanjuandar gazteak puntuak ateratzetik gertu izan ziren, baina aurreko jardunaldietan gertatu bezala, garaipenak azken minutuetan egin zien ihes.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.