Liburu aurkezpena eta kontzertua, Bixi Bixiren eskutik
Ostiral honetan, hilak 17, Kristina Berasainen 'Sahara. Herri bat erresistentzian' liburua aurkeztu Iker Laurobaren kontzertua egongo da Pasai Donibaneko Kultur Aterpean, 19:00etatik aurrera.
Bixi Bixi Elkarteak liburu aurkezpen bat eta kontzertu bat antolatu ditu ostiral honetarako, hilak 17, Pasai Donibaneko Kultur Aterpean. 19:00etan, Kristina Berasain Tristan idazlearen Sahara. Herri bat erresistentzian liburua aurkeztuko da. Ondoren, 20:30ean, Iker Laurobaren kontzertua egongo da. Horrez gain, antolatzaileek zehaztu dute Saharako kux kuxa dastatzeko aukera egongo dela.