'Manipulazioa. Hitzaren boterea. Iruzur hipotekarioa' hitzaldia, hilaren 24an
Herritar talde batek hitzaldi-tailerra antolatu du datorren asteko ostiralerako. Elorsoro kiroldegiko bilera-gelan elkartuko dira.
Herritar talde batek Manipulazioa. Hitzaren boterea. Iruzur hipotekarioa izeneko hitzaldi-tailerra antolatu du hilaren 24rako (ostirala).
Gazteleraz izango dela aurreratu dute. Elorsoro kiroldegiko bilera-gelan elkartuko dira, 18:30ean.
“Burujabetza holistikoa” ardatz, antolatzaileen arabera, hizlari izango denak argi utzi du ez dela ez legelari ez abokatua, baina herritarrak hipotekei buruz ikertzera gonbidatu ditu.
“Manipulazio diskurtsiboa” izango da hitzaldiaren gaia; hizkuntzaren bitartez egindako “iruzurrak” izango dituzte hizpide.