Plan bikoitza proposatu du Materrek astebururako
Larunbatean Jaizkibelgo kostaldea ikertuko da, eta igandean, zortzi orduko itsas zeharkaldi bat egingo da Kantauri itsasoko biodibertsitatea eta zetazeoak ikuskatzeko.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/11/mater.jpg)
Mater Museo Ekoaktiboak bi jarduera antolatu ditu astebururako. Lehena larunbatean izango da, hilak 18, eta kostaldea ikertuko da, Jaizkibelgo Artzu eta Asturiaga senadietan. Kostaldeko uraren kalitatea neurtu, biodibertsitatea ezagutu eta itsas hondakinak bilduko dira Jaizkibel-Ulia eremu babestuan. Jarduera 09:00etatik 14:00etara izango da, doan.
Bigarren jarduera igandean izango da, hilak 19, eta zortzi orduko zeharkaldi batean Kantauri itsasoko biodibertsitatea eta zetazeoak ikuskatuko dira. Parte hartzaileek dibertsitate biologikoaz eta itsas zabaleko nabigazioaz gozatuko dute. Jarduera 08:00etatik 16:00etara izango da, eta 150 euroko kostua du.
Jarduerak 619 81 42 25 telefonora deituta edo helbide elektronikora mezua idatzita erreserba daitezke.