Propaganda auzolana antolatu du BDZ mugimenduak ostiralean
Israelen aurkako boikota sustatzen duen BDZ mugimenduak antolatu du auzolan hori Gaztañon.
Israelen aurkako boikota sustatzen duen BDZ mugimenduak propaganda auzolana antolatu du ostiralean. Israeli boikota, desinbertsioa eta zigorrak ezartzea aldarrikatzen du mugimendu horrek eta horri lotuta indarrean du kanpaina, “Israelen kolonizazioari, apartheidari eta okupazioari erantzuteko dugun modua da”.
Ostiralean egin dute hitzordua, 18:00etan, Gaztañoko auzo lokalean. Bertatik baina, Gaztañoko erabilera anitzeko gunera joango dira auzolanean propaganda euskarriak sortzeko.
Deialdia zabala da, norbanako, eragile eta talde guztiei irekia, eta parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak.