Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Antton Valverde eta Oarsoaldeko gazte talde euskaltzaleak, Oarsoarrak Sariaren hartzaileak

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 1ean egingo dute Oiartzungo Landetxen, 19:00etan hasita. Ekitaldi irekia da, edonor joan daiteke.

Antton Valverde oiartzuarra izango da sarituetako bat. Argazkia: Joseba Parron / Irutxuloko Hitza
Beñat Agirresarobe
Oiartzun
2023/11/17

Antton Valverde abeslari oiartzuarra eta Oarsoaldeko herrietako gazte talde euskaltzaleek jasoko dute 2023ko Oarsoarrak Euskararen Saria. Valverdek norbanakoen kategoriakoa, eta gazteek kolektiboei begirakoa: Oarsoarrak Euskaren Sariak jendarteko edozein alorretan euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten banako, elkarte, lantoki, erakunde nahiz taldeak saritzen ditu. Aurtengoan, epaimahaiak hala erabakita, Velverde eta gazteen mugimenduak izan dira. Abenduaren 2ean emango dituzte sariak (beheko koadroan informazioa).

Eskualdeko euskalgintzako ordezkariek osatutako epaimahaiak, mahai gainean izan dituen proposamenak aztertu ondotik, eskualdeko herrietan lanean ari diren gazte-talde euskaltzaleek Euskaraz naturaltasunez aritzeko ematen duten ereduagatik aitortza publikoa egitea hobetsi du. Halaber, Antton Valverdek euskarazko kantugintzari jarritako oinarria, eta bertsogintzari eta euskarazko kulturari egin dion ekarpen itzela nabarmendu eta goraipatu ditu.

Oarsoarrak Euskararen Sariaren epaimahaia eskualdeko euskalgintzako hainbat kide eta eragilek osatzen dute: Eskualdeko lau udalek, eta Lau Haizetarak, Oarsoaldeko AEK-k, Oarso Bidasoko Hitzak, Errenteriako Udal Euskaltegiak eta Ttur-ttur euskaltzaleon bilguneak.

Jarraian, epaimahai horrek saridunen gainean eman duen informazioa.

Antton Valverde
Antton Valverde Lamsfus Donostian sortu zen 1943an. Aita Antonio eta ama Maria Dolores errenteriarrak ziren. Aita Ayalde margolari ospetsua zen, eta familiak Aialde etxea zuen Oiartzunen. Hasieran udarak igarotzen zituzten han, baina gerora bertan geratu ziren bizitzen. Aita margolariaren eta haren lagunen eraginari esker eta Izeba Maria Jesus organo jolearen eraginari esker, ttikitatik artearen munduan murgilduta bizi izan zen. Gainera, Anttonek haurtzarotik adierazi zituen musikarekiko dohain berezia, eta sei urterekin Pepita Iribas musika irakaslearekin hasi eta piano ikasketak Francisco Escudero musikagilearekin bukatu zituen arte solfeo-harmonia eta konposizioa egin zituen.

1960ko hamarkadan garaiko euskal kantagintzaren giroan murgildu zen. EZ DOK AMAIRU taldeko partaide ez izan arren, garaiko kantari batzuekin, Xabier Lete, Lurdes Iriondo eta Marian Arregirekin diskoak argitaratu zituen lankidetzan. Oskarbi taldeko kide ere izan zen. Julen Lekuonarekin eta Xabier Leterekin ere harreman berezia izan zuen. Azken horrekin hura hil arte iraun zuena. 1978an kantaldi publikoak utzi zituen baina 1983an, berriz ekin zien. Lanbidez, alabaina, aitak zabaldutako grafikagintza enpresako arduraduna izan da erretiroa hartu arte.

Hamahiru disko eta bi DVD argitaratu ditu eta beste disko batzuetan partaide izan da. Lizardi eta Lauaxeta poetak bereziki gustuko izan ditu beti eta haien poemak musikatzea bereziki maite izan du.

Anttoni eta bera bezala garaikide izan ziren kantautore guztiei esker, egun euskaraz abesten duten kantarien kontzientziaren transmisioa ez da eten eta hori goraipatzekoa da.

Oarsoaldeko gazte taldeak
Azken zazpi-zortzi urtean eskualdeko herri guztietan gazte mugimendu berri baten loraldia izan da, zorionez. Antxoko Topagunea, Antxoko Papingo Gazteria, Trintxerpeko Korkoiburuak, Lezoko Piztu Lezo, Oiartzungo Biyurrienea eta Oreretako Gazte Asanblada dira horren eredu. Haien ordezkariak izango dira abenduaren 1eko sari banaketan.

Gazte talde horiek, bakoitza bere herrian sortuak izan arren, badituzte ezaugarri komun bi gutxienik. Lehenengoa, gazteengandik eta gazteentzako sortzen edo antolatzen duten jarduna euskaraz egiten dutela normaltasun osoz. Eta bigarrena, euskararen alde egin behar denetan, dela jairen batean, dela mobilizazioren batean nahiz aldarrikapenen batean… parte aktiboa hartzen dute beti. Beraz, euskaraz bizi dira eta euskaraz.

Euren jardunarekin gazte talde hauek euskararen normalizazioan eragiten dute, zabaltzen dute euskararen uhina eta gazte gehiago erakartzea lortzen dute. Horrez gain, herrietako gainerako elkarteekin eta beste herrietako gazteekin elkarlana ere egiten dute. Euskalgintza eta herrigintza egiten dute, txanpon beraren bi aldeak, hain zuzen ere.

Sari banaketa, lehenengoz Landetxen eta denei irekia

Sari emate ekitaldia abenduaren 1ean izango da, Oiartzungo Landetxe aretoan lehenengoz, 19:00etatik aurrera. Han, saria bera emateko uneaz gain, kulturarekin eta euskalgintzarekin harremana duten hainbat ikuskizun izango dira.

Edonor joan daiteke sari banaketa horretara, irekia da. Ekitaldiaren ondoren, Landetxeko jatetxeak prestatutako zizka-mizkak dastatzeko eta tragoska hartzeko aukera izango dute han izango diren den-denek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.