Dos-i taldearen kontzertua gaur, Madalenaren ermitan
Abesbatza munduan esperientzia handia dute Dos-i taldeko kideek eta kontzertu ugari emandakoak dira.
Dos-i taldeak kontzertua eskainiko du gaur 20:00etan hasita. Nordika. Hori da Dos-i abesbatzak gaur Madalenaren ermitan eskainiko duen lana. Suediako musika koralari omenaldia da lan hori, eta melodia zoragarriak eta harmonia atseginak ditu oinarri.
Abesbatza munduan eskarmentu handia du DOS-i taldeak; hura osatzen duten abeslari asko Musikalis Ganbara abesbatzako kide izandakoak dira, eta emanaldi ugari egin dituzte: “Ahots musikaz gozatzeak, askotariko eta ezohiko errepertorioak ikasteak motibatzen gaitu gaurkoa bezalako kontzertuak eskaintzera”.
Iaz ekin zion lanari abesbatzak, eta harrezkero, emanaldiak eskaini ditu Donostian, Hondarribian, eta Lasarten.
Kontzertua 20:00etan izango da.
