Egitarau oparoa, azaroaren 25era begira
Udalak eta herriko eragileek, bihartik hasita, hainbat jarduera antolatu dituzte Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira.
Lezoko Udala buru-belarri dabil Azaroaren 25aren, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren, prestaketan. Horren harira egitarau oparoa antolatu du udaleko Berdintasun Sailak, herriko hainbat eragilerekin batera: Gaxuxa Elkartea, Lezoko Emakume Taldea, Emakume Korrikalariak, Zinema Ttikia, Sutargi Abesbatza, Kuadrillategi eta anbulatorioa dira horiek. Bihar bertan hasiko dute egitaraua. Udalak adierazi du Azaroaren 25aren lanketa urtero egiten duten eragoleei, beste hainbat gehitu zaizkiela.
Ondokoa da egitaraua:
Azaroak 18, larunbata
- Las buenas compañías filmaren emanaldia: 19:00etan, Gezala Auditoriumean. Abortu eskubideaz eta ahizpatasunaz dihardu filmak. Aurtengo Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian ikusleen saria irabazi zuen pelikulak.
Azaroak 20, astelehena
- Herriko dendak zapata gorriz jantziko dituzte: ohi denez, anbulatorioaren eta dendarien ekimenez. Aste osoan zehar egongo dira saltokiak apainduta.
Azaroak 22, asteazkena
- Emakume Korrikalari Morea: Emakume Korrikalariak taldearen eskutik, 19:ooetan abiatuko dira Bekoerrotatik. Elastiko morea soinean parte hartu beharko da.
Azaroak 23, osteguna
- Sutargi abesbatzaren emanaldia: 19;30etik aurrera, herriko kaleetan barrena.
Azaroaren 25a, larunbata
- Emakume Korrikalariek Hondarribiko Emeki elkartearen lasterketan parte hartuko dute. 10:30ean abiatuko da, Hondarribiko elkartearen egoitzatik.
Azaroaren 26a, igandea
- Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa: umorea lagun, 19:30ean, hasiko da Gezalan.
Azaroa eta abenduan barrena
- Formazio saioak: Larroxa taldearen eskutik, Kuadrillategin.