Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Egonezina erakutsi dute dozenaka herritarrek

Iztietako anbulatorioan egunetik egunera okertzen ari da egoera eta ez daude prest ezer egin gabe gelditzeko.

Dozenaka herritar bildu dira Iztietako anbulatorio aurrera murrizketak salatzera.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/11/17

Egonezin horren erakusle izan dira, gaur, anbulatorio aurrera azaldu diren dozenaka eta dozenaka herritarrak. Ez zegoen deitzaile zehatzik, ezta pankarta edota txartelik ere gaurko hitzordu horretan. Izan ere, sare sozialak baliatuta bertaratzera deitu ditu herritar batek osasun publikoaren egoerarekin kezkatuta dauden herritarrak, baita erantzun ere. Kexak eta kezkak, partekatuak. “Familia medikuarekin hitzordua urtarrilaren 5erako eman didate gaur eskatuta, zer da hau?”, esan du gaur anbulatoriora hurbildu den herritar batek.

Goiko aldeko auzoetatik ere joan dira elkarretaratzera. Kexu zen horietako bat, jende guztiak kalean behar lukeela osasun sistema publikoan egiten ari diren murrizketak salatzen uste baitu, “Beraungo anbulatorioaren inguruan protestak egin genituenean, manifestazio handi-handia osatu genuen. Murrizketen aurrean jende guztiak kalean izan beharko luke”.

Aurreko ostiralean, gaur zortzi, OPA osasun publikoaren aldeko plataformak ere deitu zuen elkarretaratzera, eta bat egin zuen Duintasuna jubilatuen elkarteak, baita mugimendu feministak ere. Duintasunak eman zituen hilabete honetako protestan Iztietako anbulatorioaren datu batzuk, kezkagarriak oso: Bost familia mediku falta dira une honetan anbulatorio horretan. Hori gutxi balitz, Oarsoaldeko biztanleentzat Arreta Jarraituko Puntua da anbulatorio hori, larrialdietako zerbitzua, baina gehien-gehienetan medikurik ez dago zerbitzu horretan. 

Gaurko elkarretaratzearen berri azken momentuan izan dute Duintasuna elkarteko kideek eta OPA plataformakoek. Bestelako informazioaren faltan, beraien ordezkari batek azaldu die zein den une honetan egoera anbulatorio kanpoaldera bildu direnei: “Egoeraren larritasunaren aurrean diagnostiko bat egiteko eskatu diogu anbulatorioari. Asteartean gara biltzekoak bertako zuzendaritzarekin, eta orduan jakingo dugu, zehatz, zein den egoera”. 

Anbulatoriora bertaratu diren herritarren iniziatiba txalotu du, gainera, “gaurko deialdiarekin zerikusirik ez dugu, pertsonaren batek egindako bat bateko kontua izan da, eta oso ondo dago herritarrok gure kabuz halakoak deitzea eta kezka azaltzea”.

Asteartean jasoko dute erantzun argi bat beraz, eta horrek erakutsiko du Iztietako anbulatorioaren egoera zein den, zein pertsonal, bitarteko eta zerbitzu falta diren, eta zein bide hasi behar den egoera leheneratzeko. Egun horretatik aurrera adi egoteko eskatu dute, izan ere mobilizazio eta protestak deitzeko asmoa azaldu dute egoeraren larritasunaren aurrean, eta herritarrei dei egin diete bat egin dezaten “ezinbestekoa den” osasun publikoaren aldeko defentsan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.