Kultur proposamen asko astebururako
Gaurtik igandera arte asko eta askotarikoak dira herrian izango diren kultur emanaldiak. Bertsolaritza, antzerkia, musika, ikus-entzunezkoak... Denetik da.
Bihar, Gezalan, 'Las buenas compañías' ikusteko aukera. Asteburuan Lezon gelditzeko arrazoi asko dituzte bertako biztanleek. Kultur programazioari so eginda, behintzat, bada hori pentsatzeko argudiorik. Gaurtik hasita askotarikoak dira proposamenak. Honako zerrendan, horiek guztiak:
Gaur (ostirala)
- 17:15ean, Gezala Auditoriumean, Muna haurrentzat antzerkia. Sarrera: 3 euro.
- 22:00etan, Ibai Ondon, Piztu Lezoren Muxikatua I. Bertso Sariketa Musikatuaren bigarren kanporaketa. Partaideak: Haizea Arana, Maddi Aiestaran, Joanes Illarregi eta Irati Alcantarilla.
Bihar (larunbata)
- 12:30ean, Aiton Bordatik abiatua, kantu jira.
- 17:00etan, Gezala Auditoriumean, Lezoko Zinema Ttikiaren lehen saioa Dragoiaren gidaria animazio filmarekin. Ondoren, 19:00etan, Las buenas compañías film luzearen emanaldia. Bertan, Oreretako Emakume Taldeak 1980ko hamarkadan emakumeei abortatzen laguntzeko sortu zuen sarearen istorioa kontatzen da.
Etzi (igandea)
- 11:00etan, Tomas Garbizu Musika Eskolako txistularien kalejira, Santa Zeziliaren harira.
- 19:30ean, Gezala Auditoriumean, Arden Producciones antzerki taldearen La invasión de los bárbaros lana. 8 euro.
Gaurko eta igandeko antzerkietarako sarrera erosi behar da. Horiek Lezoko Udalaren sarreren salmenta zerbitzuaren bidez eskura daitezke.
