Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaGizartea

Abian da herriko parke sarea eraberritzeko prozesua

Herriko parkeen errealitatea ezagututa, herriko eragileekin bilera aroa hasi dute. Atzo bertan egin zuten lehen bilkura.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/11/17

Lezoko parke sarea eraberritzeko gogoeta prozesua abian da. Herriko eragileak ari dira jada euren iritzia ematen, parte hartze prozesuaren barruan. Atzo arratsaldean (osteguna) esaterako bilera egin zuten Kultura Aretoan, aisia eremuan lanean dabiltzan eta ikastetxeetako ordezkariekin besteren artean. Lezoko Udalaren ekimenez ari dira garatzen, Hiritik At! kooperatibako kideen koordinaziopean.

Asmoaren aurkezpenean Iker Salaberria zinegotziak adierazi zuen parke eta haurren aisialdi eremu horiek familien topaleku ere badirela , “belaunaldi ezberdinen elkargune dira. Espazio horiek lezoarrak beren artean ezagutu eta euren arteko harremanak lantzeko guneak ere badira, eta hortaz, funtzio garrantzitsua betetzen dute ikuspegi pedagogiko batetik, baita ikuspegi sozial batetik ere”. Hala, proiektuaren bidez gaur egun udalerrian diren parkeen egoera aztertzearekin batera, beste hainbat espazio natural ere txertatu dituzte lanketa horretan, “aisialdirako eremu interesgarri izan daitezkeelakoan”. Honakoak dira espazio natural horiek: Pisbeko baratze ingurunea, Xoxolur eremua eta Zubitxo errekaren eremua.

Parkeen eraberritzearena prozesu parte hartzailea izango da. Atxoko saioa horren erakusle. Haurrei ahotsa emango diete, eta herriko espazioak izanik, “espazio publikoak” zaintza ikuspegia dutenei ere zabalduko diete atea prozesuan parte har dezaten, “guraso, aiton-amonak… ere nahi ditugu prozesuan informazio asko baitute espazioaren gainekoa”. Horiekin batera herriko eragile eta talde ezberdinak, udal teknikariak, eta udal ordezkariak ere arituko dira prozesuan.

Prozesua
Atzokoaren aurretik jada lanketa hasia dute. Espazioak ezagutu eta behaketak egingo dituzte, parke bakoitzaren erabilera zein den ikusteko eta dokumentazioa jasotzeko. Jada bileren aroa hasi dute, herriko hainbat eragilerekin egingo direnak. Diagnostikoaren txanda helduko da ondoren Ainhoa Retegi Hiritik At!-eko kideak egitasmoaren aurkezpenean azaldu zuen bezala: “Ahotsa emango diegu haurrei. Diagnostikoaren helburua izango da parkeen erabilera ezagutzea eta oro har zein behar dituzten biltzea. Horretarako fitxak helaraziko dizkiegu haurrei ikastetxe eta aisialdi elkarteen bidez”. Haur gehienengana heltzea da helburua. Hartzaileak, berriz, parte hartze prozesuan aritzeko, 3 eta 12 urte artekoak izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.