Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] OnHartu, teknologia berriak arduraz erabiltzeko egitasmoa

Pasaia-Lezo Lizeoko guraso talde baten kezkatik sortutako taldea da. Teknologiekiko harreman eredu arduratsuago eta kontzienteago bat sustatzea dute xede, erabilera okerrak minimizatuz.

OnHartu proiektuan lanean ari diren hainbat guraso.
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2023/11/17

Sarritan esan ohi da teknologien erabilera desegokiak eragin kaltegarriak dakartzala haur, gazte eta nerabeengan. Kezka horretatik abiatuta, Pasaia-Lezo Lizeoko Lehen Hezkuntzako guraso talde batek OnHartu proiektua abiatu du. Finean, haien helburua da teknologia berriak modu arduratsuan baliatzea eta erabilera okerrak ahalik eta gehien minimizatzea.

Ibon Sanz guraso talde horren kide da, eta taldearen hastapenak azaldu ditu. Aurreko ikasturtean, gurasoek formakuntza bat jaso zuten sakelakoen eta pantailen erabilerak haur eta gazteengan duen eraginaren inguruan. Saio hartan taldea sortzeko proposamena jarri zuten mahai gainean, eta guraso batzuk elkartu egin ziren gailu horien «erabilera arduratsua» bultzatzeko. Talde horri OnHartu izena jarri diote, honako arrazoiarengatik: «Teknologia berriak onartzen ditugu, hartzen ditugu, baina ondo hartu behar ditugu, hitz joko hori islatu nahi izan dugu».

Proiektuaren oinarriak finkatuta, hiru helburu zehaztu zituen guraso taldeak: gurasoek eta ikasleek formakuntza jasotzea eta seme-alabei mugikorra emateko adina atzeratzea. OnHartu proiektuko kideek funtsezko ikusi zuten gurasoak formatzea; izan ere, familia guztiek ez dute informazio bera eskura, eta mugikorrak dakartzan eraginak ikusita, formakuntza behar zutela argi ikusi zuten. Horrez gain, gurasoak haien seme-alaben «eredu» direla argi du Sanzek. Hori dela eta, «kontziente» izan behar dira gailu elektronikoak «era arduratsuan» erabili behar dituztela egunerokotasunean seme-alabak ere bide horretan hezi nahi badituzte.

Gurasoez gain, ikasleek ere formazioa jaso behar zutela ziur ziren. Haien ustez, etxean jarduteaz gain, gai hori ikastetxean «indartu» behar zutela argi zuten. Azkenik, eta «premia handiena» zuena, sakelakoak emateko adina atzeratzea dela adierazi du Sanzek: «Horren gazte direnean ez daude prest tresna horiek behar den moduan erabiltzeko. Gurasoek ere presio soziala dugu, ingurukoei mugikorrak ematen baitizkiete. Beste leku batzuetako esperientziatik abiatuta erabaki kolektibo bat hartu genuen, denen artean errazagoa baita mugikorra emateko adina atzeratzea».

Sanzek nabarmendu du aditu askok diotela 16 urte betetzen diren arte, gazteak ez direla gai «tresna horiek eskaintzen dutena era arduratsu batean erabiltzeko». Hori dela eta, guraso taldeak eskatzen duena da emate adin hori «ahalik eta gehien atzeratzea». Hala ere, OnHartu proiektuko kideek argi dute beren asmoa ez dela «debekatzea edo epaitzea», baizik eta teknologiekiko «harreman eredu arduratsuago eta kontzienteago bat ezartzea, adingabeek teknologiak egoki erabil ditzaten».

Guraso taldearen asmoa da, momentuz, urtean behin elkartzea ikusteko egoera zertan den: «Urtez urte goaz. LH6koak, adibidez, ikasturtea bukatzerakoan bilduko gara zein asmo edo indar dauden ikusteko eta datozen urteetan berbera proposatzeko. Geroz eta gehiago izan, errazagoa izango da emate hori atzeratzea».

Informazio guztia gurasoen eskura jartzeko xedearekin, blog bat ere sortu dute: onhartu.wordpress.com.

Alternatiben aldarrikapena

Sanzek baietsi du guraso askoren argudioa mugikorra ematerako garaian dela seme-alabak «lokalizatuak» egotea. Hala ere, «alternatibak» badirela esan du OnHartuko kideak; esaterako, internet konexio gabeko gailuak, deiak egiteko balio dutenak. Tolosan abiatutako egitasmoa ere aipatu du: komertzio batzuetan pegatina bat jarri dute, eta haurrek badakite bertara joanda dei bat egin dezaketela. «Horrelako egitasmoak martxan jarri nahi ditugu», aurreratu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.