Arramendiko babes ofizialeko etxebizitzetako maizterrei iaz bukatutako kontratuak berritzeko exijitu dute gaur Donostiako Etxebizitza Ordezkaritzaren aurrean, Stop Kaleratzeak eta Alokairuk babestuta.
Oiartzungo Feministen Asanbladak ostegunean greba egitera deitu ditu oiartzuarrak. "Haur, ikasle, gazte, langile, pentsiodun, zaintzaile, feminista, herritar. Denoi dagokigu greba egitea", esan dute.
Greba egiteko premiaz aritu dira, "zaintza lanak ezin direlako ikusezin eta merkantilizatzen jarraitu". Hilaren 30a "egun garrantzitsua" izango dela diote.
Hamarnaka lagun bildu ditu gaur Oreretako Mugimendu Feministak, "zaintza eskubide kolektiboaren alde". Hilaren 30eko greba orokor feministara deitu dituzte herritarrak.