Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Correoseko garbiketako langileek bizi duten egoera salatu dute

Bost hilabete daramatzate kobratu gabe, eta urriaren 2an greba mugagabera jo zuten. Egoera jasanezina bihurtzen ari da langileentzat, eta erantzunak nahi dituzte.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2023/11/20

Correoseko garbiketako langileek urriaren 2tik daramate greba mugagabean, bost hilabete daramatzatelako kobratu gabe. Egoera jasanezina bihurtzen ari da, eta gaur kalera irten dira beren egoera ezagutarazteko eta salatzeko. Oreretako Asanblada Feministaren, Itaiaren eta zenbait herritarren babesa izan dute.

Langileek arazoaren muinera jo dute egungo egoera kokatzeko. Iazko abenduaren 15ean J Cordoba enpresa kontratatu zuen Correosek, eta garbiketako langileak subrogatu zituen. Hasieratik ikusi zuten enpresa hori ez zela “fidagarria”, ohartu baitziren dirua zor zietela urtebetez Elxeko (Alacant) langileei.

Hala ere, Correosek J Cordoba enpresa kontratatu zuen, eta langileek arrazoiak eman dituzte: “Oso lizitazio baxua jarri zuten, eta ez zen beste enpresarik aurkeztu. Horregatik sartu zen J Cordoba enpresa. Ez zituen lizitazioan sartzeko oinarrizkoak bermatzen, baina aurkeztu zen bakarra zenez, hura kontratatu zuten”.

Hortik aurrera hasi zen langileen amesgaiztoa. Abenduaren 15etik “gaizki” ordaintzen hasi ziren: nominak gaizki, atzerapenak ordainketetan… baina enpresa berria zenez, pasatzen utzi zuten. Ekaina izan zen kobratu zuten azken hilabetea, baina hil horretako aparteko ordainsaria ez zuten jaso. Hortik aurrera ez dute ezer kobratu.

Uztailean, abuztuan eta irailean kobratu gabe egin zuten lan, eta urriaren 2an hasi zuten greba mugagabea. Hilabete eta erdi daramate lan egin gabe, bost hilabete kobratu gabe, eta seigarrenaren bidean doaz. Egoera hori ez da soilik Euskal Herrian gertatzen ari; orotara estatu osoko 1.000 langile ingururi eragiten die.

Hori gutxi balitz, enpresarengandik berririk ez dutela salatu dute: “Ez digute ezer esaten. Correosen erantzuna da bilerak egiten ari direla, baina gezurra da. Ez gaituzte informatzen, ez dakigu zein egoeratan gauden. Duda asko ditugu. Ez dakigu zer pasako den gurekin, ez dakigu beste enpresa bat kontratatuko duten”.

Horrez gain, langileak kontziente dira ezinezkoa dela zor bat asumituko duen enpresa bat sartzea: “Beharbada bi hilabete asumi ditzake enpresa batek, baina ezinezkoa da zor guztia asumitzea, eta Correosek ez du ordaindu nahi”.

Correosek zer pentsatzen duen ez dakitela esan dute langileek, baina plantillan nahi ez dituztela salatu dute: “Ez dugu esaten funtzionario bezala jartzea, baina behintzat sortu duten zorra asumi dezaten nahi dugu. Egoera hau geratzea zegoen”.

Bizi duten egoeraren aurrean greba mugagabean jarraituko dutela esan dute, eta nominak ordaintzea lortu arte eta ez ordaintze horiek ez errepikatzeko neurriak hartu arte geldituko ez direla jakinarazi dute.

Erlazionatutako edukiaGreba mugagabea hasiko dute Correoseko garbitzaileekOinarrizko ziren langileak ikusezin bihurtu dira orain
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.