Giza Eskubideen Defendatzaileen Foru Ibiltariari, harrera instituzionala
Mundubat fundazioak sustatuko Giza Eskubideen Defendatzaileen Foru Ibiltariari harrera instituzionala egin diote Errenteriako Udalean.
Mundubat fundazioak sustatuko Giza Eskubideen Defendatzaileen Foru Ibiltariari harrera instituzionala egin diote Errenteriako Udalean. Aizpea Otaegi alkatearekin batera izan dira udalean ordezkaritza duten gainontzeko alderdi politikoetako ordezkarietako batzuk ere. Zehazki, Aizpea Otaegi alkatea, Bernar Lemos (Eh Bildu), Maite Gartzia (Elkarrekin Errenteria), Almudena de La Torr (PSE-EE), eta Elixabete Murua (EAJ) izan dira harreran.
Tommy Morales, Honduraseko kazetaria eta Stanler Lopez Kolonbiako Nekazaritza Koordinatzaile Nazionaleko kidek dira udalean izan diren defendatzaileak. Iniziatiba aurkeztu eta elkarlanerako aukerak aztertu dituzte pleno aretoan egindako bilkuran.
Morales Katalunian bizi da egun, errefuxiatuta. Giza Eskubideen eta demokraziaren elkarteko kidea da; baita, Hondurasen bizitza duina bermatzeko erresistentzian diren Mesoamerikar elkartekoa ere.
Lopez, El Choco departamentuko da eta ELN eta Kolonbiako Autodefentsa Gaitanistak talde paramilitarren gatazkaren erdigunean kokatutako eremukoa.
Herri Babesarea giza eskubideen defendatzaileen babeserako euskal udal sarea da. Bertan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait udalek parte hartzen dute; sare horretako kide da hastapenetatik Errenteriako Udala.
Herri Babesarea Foru Ibiltariaren bira bosgarrenez antolatu dute. Honako ekitaldian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hamar udalerriko herritarrek munduko hainbat tokitako giza defendatzaileen errealitatea eta bizi duten testuingurua ezagutzeko aukera izan dute. Lanketak askotariko gaiak jorratu ditu: lurra eta ingurumena, elikadura burujabetza, , bakea edota LGTBIQ+ komunitatea.