Arazoak udalarekin telefonoz harremana egiteko
Udal bulego guztietako telefono lineatan eragina izan du matxurak. Hala ere, gutxieneko zerbitzuak bermatu dituzte.
Lezoko Udalak jakinarazi du udalaren eskumenekoak diren hainbat telefono linearekin arazoak dituztela. Joan den astean hasi ziren arazo horiek, eta horiek konpontzeko lanean dabiltzan arren, oraindik ezin izan dute linea horien funtzionamendua ohikora ekarri. Udaleko bulego guztietan izaten ari da eragina matxura.
Edonola ere, gutxieneko zerbitzu batzuk doitzea lortu du udal erakundeak. Honakoak dira erabilgarri dauden zerbitzuak, eta haiei dagozkien telefono zenbakiak:
- Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa (HAZ): 943 52 46 50.
- Udaltzaingoa: 943 524 0 03.
- Alkatetza: 943 52 98 86.
- Gizarte Zerbitzuetako bulegoa: 943 52 10 94.
- Musika Eskola: 943 52 99 99.
- Liburutegia: 943 51 95 92.
Telefono bidezko komunikazio aukera osoki berreskuratzen denean, horren berri emango du udalak.