Greba orokor feministarako zortzi mobilizazio edota ekintza programatu ditu lanean aritu den batzordeak. Manifestazioak, herrian eta Errenteria-Oreretan.
Adinekoei begirako dantzaldian, zuzeneko musika izango da orain arte bezala 3eta 18:00etatik 20:30era egingo dute.
Kirol arloan ikuspegi feministatik egindako diagnosiaren emaitzak aurkeztu dituzte. Emandako pausoei berriak batu nahi dizkie udalak.
Aizpea Otaegi alkateak, Leire Mazzior Garapen Ekonomikorako zinegotziak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak, Oarsoaldeko Garapen Agentzia, Don Bosco LHI eta Ekiherri kooperatibako ordezkariek hartu dute parte bisitan.
Trintxerpeko Korkoiburuek eta barrutiko hainbat eragilek egun osoko programazioa ondu dute, elkarlanean. Karpa nagusia Gudari plazan kokatuko dute.
33,3 milioi euroko aurrekontua proposatu du udal gobernuak. 2023ko aurrekonturekin alderatuta, %22,69ko igoera izan dute datuek. Udal arlo guztietan izan dira igoerak, "Pasaiak eta pasaitarrek merezi dutelako".
Udal osoko bilkuran egingo dute udal aldizkariaren aurkezpena, 18:30ean hasita.
Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak, Black Friday egunaren harira egindako erosketen gaineko hainbat aholku eman ditu.
Hilaren 26ko 10:00etan abiatuko da Jaizkibelgo eremu militarrera martxa. 11:00etan dira gainera iristekoak, ekitaldia egiteko.