Azaroko ohiko udalbatzarra, hilaren 28an
Datorren asteartean, hilak 28, ohiko udalbatzarra egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. 14 puntuko gai zerrenda osatu dute.
Datorren asteartean, hilak 28, ohiko udalbatzarra egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. Honakoa da plenoan landuko den gai zerrenda:
1. Aurreko bilkurako akta, 13.a 2023-10-31koa, irakurri eta onartzea.
2. Alkatetzaren eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea (2023/1884 zenbakitik 2023/2058 zenbakira).
3. Alkatearen ebazpena ezagutzea behin-behineko langile baten izendapenari buruzkoa: alkatearen idazkaria.
4. PSE-EE Udal Talde Sozialistak infirmazio batzordeetan izango dituen ordezkarien berri ematea.
5. Arduraldi osoko kargu baten izendapenaren aldaketaren berri ematea.
Ondarea, kontratazioa eta zerbitzu juridikoak
6. Hasiera batean onartzea San Pedro 40-42an dagoen ondasun higiezinaren (katastro erreferentzia: 879790; finka zenbakia: 5148003X) doako lagapena Gipuzkoako Foru Aldundiaren alde, hark gizarte zerbitzuetara atxiki dezan eta zaharren egoitza bezala erabil dezan.
Ogasuna
7. Kreditu aldaketaren berri ematea.
8. Diruzaintzako proposamena. Itxitako ekitaldietako diru sarreren baja proposamenak: Kobraezinak eta Preskribatuak.
9. 7. kreditu gehigarrien aldaketa onartzea.
10. 10. kreditu transferentziaren aldaketa onartzea.
11. 9. kreditu gaikuntzaren aldaketa eta aurrekontuko diru laguntzen eranskinaren aldaketa onartzea.
Mozioak
12. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutako mozioa pentsiodun guztiek gutxienez 1.080 euroko diru sarrerak eta 14 ordainsari izatea bermatzeari buruzkoa.
13. Pasaiako EAJ-PNV udal taldeak euskal zaintza eredu sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario baten alde aurkeztutako mozioa.
14. Galde eskeak.