Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira, adierazpen instituzionala
Adierazpen horretan, indarkeria matxista giza eskubideen urraketa dela nabarmen jarri du udalak.
Adierazpen instituzionala egin du errenteriako Udalak azaroaren 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira. Adierazpen horretan, indarkeria matxista giza eskubideen urraketa dela nabarmen jarri du udalak, “genero desberdintasunen adierazpen larriena, botere harreman desberdinetan eta emakumeen aurkako bereizkerian oinarritzen dena”.
“Egiturazkoa” dela ere jarri du nabarmen, “jendartearen kapa eta eskala guztietan ematen dena”, eta zentzu horretan instituzioei “arduraz jokatzea” eta normalizatutako errealitatea hori iraultzeko neurriak hartzea dagokiela onartu du.
Hemen, hitzez hitz Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala.