'Meri, Mari eta Lari' antzezlana, bihar Antxon
Marina Urzelaik eta Yogurinha Borovak antzeztuko dute ikuskizuna Antxoko Kultur Etxean, 17:30ean. 3 urtetik aurrerako haurrei begirako emanaldia da.
Hilaren 20an Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko nazioarteko eguna izan zen, eta egun horren harira, Pasaian hainbat jarduera ondu dituzte, hilaren 29ra arte luzatuko direnak.
Jardueretako bat bihar gauzatuko da, hilak 25, Pasai Antxoko Kultur Etxean, 17:30ean. Marina Urzelai eta Yogurinha Borova antzezleek Meri, Mari eta Lari ikuskizuna antzeztuko dute. Testuak Galder Perezek idatzi ditu.
Antzezlanak sexu eta genero aniztasunaz hitz egiten du, familia eredu desberdinez, beldurrak baztertzeaz eta askatasunaz. 3 urtetik aurrerako haurrei begirako emanaldia da.
