Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Pasaiako EAJk zaintza eredu berriaren alde egin du

Alderdi jeltzaleak zaintza eredu berriaren ardatzak finkatzen dituen mozioa aurkeztu du astearteko ohiko osoko udalbatzarrean eztabaidatu eta onartzeko.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2023/11/24

Zaintza eztabaida publikoaren “lehen lerroan” dagoela esan du Pasaiako EAJk. Gai horri helduta, alderdi jeltzaleak zaintza eredu berriaren ardatzak finkatzen dituen mozioa aurkeztu du ohiko osoko udalbatzarrean eztabaidatu eta onartzeko. Azaroko osoko bilkura asteartean izango da, hilak 28, 18:00etan, eta 13. puntuan jorratuko dute jeltzaleen mozioa.

“Sendoa, eraldatzailea, feminista eta komunitarioa den euskal zaintza eredu baten alde egiten dugu, adostasunak eta akordio zabalak lortzeko gaia izango dena; zaintzaren inguruko herri-itun berri bat lortzera eramango gaituzten zutabeak”, azaldu du Loreto Osa Pasaiako Udaleko EAJko zinegotziak.

EAJk azaldu du “jarrera ireki” batetik, akordioak lortzeko “benetako lankidetza” defendatzen dutela. “Uste du gai hau funtsezkoa dela ados jartzeko, Euskadik, Gipuzkoak eta Pasaiak aurrera egiten jarrai dezaten. Pasaitarrok ere eragile konprometituak izan behar dugu zaintza ereduaren eraldaketan. Borondate kontua da, eta EAJ-PNV prest dago hitz egiteko, zehazteko eta adosteko”, adierazi du Osak.

Osak gogorarazi du “osasun sistemaren eta euskal gizarte zerbitzuen kalitatea eta sendotasuna funtsezkoak” izan direla COVID19-aren pandemiaren aurkako borrokan: “Orain, itun sozial eta politiko berri bat adosteko garaia da, gure zaintza eredua lidergo eta erantzukizun publikoan oinarrituta eraldatzen jarraitzeko, sektorearekin, eragile nagusiekin eta inplikatutako gizarte erakundeekin lankidetzan”.

Alderdi jeltzaleko zinegotziak nabarmendu du EAJk “jauzi berri bat” emateko “beharrezko tresnak” dituela. Hori dela eta, “herri itun handi batera iristeko” beren eskua luzatu dute jeltzaleek, “gure gizartea zaintza eredu unibertsal, pertsonalizatu eta kalitatezko baterantz gidatuko duen akordio zabal batera iristeko”.

Horretarako, EAJk honako “eraldaketa ardatzak eta zaintza eredu berriaren oinarri diren printzipioak proposatu ditu”, mozio bidez:

  • Pertsona, zainketa eredu berriaren ardatza. Arreta pertsonalizatua, unibertsala eta kalitatezkoa izateko eskubide subjektiboa bermatzea.
  • Zainketen profesionalizazioa. Zaintza modu formal eta informaletan diharduten langileen lan baldintzak sendotzea eta hobetzea, elkarrizketa sozialaren bidez eta laguntza sistema indartuz.
  • Etxeko zaintza lehenesten duen sistema. Adineko hamar pertsonatik zortzik etxean bizitzen jarraitu nahi dute. Horregatik, etxeko zainketak hobetzea eta berrikuntza txertatzea beharrezkoa da, zaintza profesionalizatuz, familia zaintzaileari lagunduz eta komunitatearen parte hartzea indartuz.
  • Sistema inklusiboa eta berdinzalea. Zaintzaren ardura emakumeek izan dute historikoki eta, horregatik, beharrezkotzat jotzen dute desberdintasun egoera hori konpontzeko neurriak hartzea feminismo konprometitu eta berdinzale batetik, baita arraza edo jatorri etnikoarekin lotutako diskriminazioekin amaitzeko ere, lanerako segregazioa eta desberdintasun sozialak murriztuz.
  • Koordinazio soziosanitarioa areagotzea. Gizarte eta osasun sistemen arteko lankidetza handiagoa eta hobea izan behar da, erabiltzaileek arreta integrala jaso dezaten euskal administrazioaren aldetik, mendekotasuna, dibertsitate funtzionala, gaixotasun mentalen bat edota gizarte bazterkeriako egoeraren bat izan.
  • Komunitatea indartzea. Giza garapen iraunkorrerako gune gisa komunitate loturak indartzea, gizarte kohesioa eta zaintzarekin konprometitutako erakunde, elkarte eta pertsonen parte hartzea areagotuz.
  • Zainketen iraunkortasuna eta kalitatea bermatzea. Eraginkorragoak izanda kudeaketa hobetzea, horretarako baliabide ekonomiko berriak aztertuz eta egungo zainketa ereduaren bideragarritasuna eta etorkizuneko ongizatea bermatuko duten neurri fiskal berriak hartuz, belaunaldien arteko konpromiso berrituarekin.
  • Zainketen elkarlaneko gobernantza. Zaintza publiko eta komunitarioko eredu bidezkoago, berdintasunezkoago eta erantzunkideago baten alde egiteak berekin dakar elkarlaneko gobernantzako mekanismo berriak antolatzea: publiko-pribatua, publiko-publikoa, publiko-komunitarioa.
Erlazionatutako edukiaAzaroko ohiko udalbatzarra, hilaren 28an
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.