Bihar, udazkeneko ipuin kontaketa saioetatik azkena
Andreone Udal Liburutegiak jasoko du azken saioa, 18:15ean hasita. Amaia Puinek 'Bidaia' kontatuko die haurrei.
Amaia Puin, bihar, Andreonen. Bukatzear da Andreone Lezoko Udal Liburutegiko udazkeneko ipuin kontaketen aroa. Zehazki, bihar (asteazkena) jasoko du herriko kultur azpiegiturak boladako azken saioa: Amaia Puinek Bidaia kontatuko du, 18:15ean hasita.
4-7 adin tartekoentzat da proposamena. Hala, zikloa urriaren 4an hasi zen, eta biharko zazpigarren emanaldia izango da.
