Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Zuzenketa partzialak aurkeztu dizkio EAJk aurrekontu proiektuari

600.000 eurotik gorakoak dira alderdi jeltzaleak proposatutako zuzenketa partzialak.

EAJko Elixabete Murua eta Luis Mari Oiarbide artxiboko irudi batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/11/28

Aurrekontu proiektuari aurkeztu dizkion zuzenketa partzialak aurkeztu ditu gaur EAJk prentsaurrekoan. Elixabete Murua eledunak eman ditu xehetasunak. Egindako zuzenketek, 600.000 eurotik gorakoak dira eta “apustu garbia” egiten dutela gizarte politikak indartu, herritarren zerbitzura den hirigintza bultzatu, tokiko merkataritza sustatu, euskara, mugikortasuna, segurtasuna eta gazteria sustatzeko azaldu du jeltzaleak.

Proiektuaren alderdi “ahulenak” zuzentzea dutela helburu esan du jeltzaleak, “udal baliabideak errenteriarren eguneroko jarduna hobetuko duten proiektuetara bideratuz.  Hainbat arlotan, hala nola, gizarte politiketan, hirigintza inklusiboan, saltoki txikien suspertzean, mugikortasunean, segurtasunean eta berdintasunean, euskara eta gazterian, dira zuzenketak”.

Aurrekontu proiektua lantzeko “zailtasunak” izan dituztela salatu du, bestalde Muruak, “izan ere aurrekontu proiektuan, agintaldi plana aipatzen da behin eta berriz, behar adina aurrerapenaz jaso ez dugun plana, alegia”. Horrek asko zaildu duela partida bakoitzaren azterketa zehatza egitea erantsi du.

Zuzenketa partzial horiek, gobernu taldeak “bere egiteko modukoak” direla sinistuta azaldu da EAJren bozeramailea. Zuzenketek “paustu sendoa” egiten dute Muruaren iritziz “gizarte politikak indartzearen alde, herritarren zerbitzura dagoen hirigintzaren alde, tokiko merkataritza, euskara, mugikortasuna, segurtasuna eta gazteria bultzatzearen alde”.

Zuzenketetako batzuk aipatu ditu ondoren. Hala, hirigintza inklusiboan, edukiontzi inklusiboak jartzeko 200.000 euroko  diru zatia, eta auzoz auzokako diagnostikoa egiteko 50.000 euroko diru zatia aurreikusi ditu EAJk.

Berdintasun arloan, berriz, 50.000 euroko diru zatia proposatu du Errenteria-Oreretako puntu ilunak eguneratu eta esku hartzeko. Gizarte Zerbitzuen atalean ere zuzenketak: Euskadi Lagunkoia programa sustatzeko 40.000 diru zatia; erretiratuen klubetara bideratutako diru zatia 90.000 euroraino handitzea; eta osasunaren sustapena eta adikzioen prebentzio plana egiteko 20.000 euroko diru zatia bideratzea.

Garapen ekonomikoarekin lotuta, online salmentarako plataforma garatzea proposatu du, Errenteria-Oreretako dendentzat (60.000 euro).  Kulturan, berriz, Landarbasori diru laguntza 20.000 euroraino handitzea (16.000 euro jasoko ditu aurrekontu proiektuaren arabera). Trafikoa eta segurtasunarekin lotuta, alfaltatze diru zatia 40.500 euro gehitzea jaso du EAJk zuzenketetan.

Beste hiru proposamenen berri eman du azkenik: Gazteen emantzipaziorako udal baliabideen azterketa egitera 35.000 euro bideratzea; online euskaltegia martxan jartzeko 50.000 euro, eta bizikleta elektrikoak alokatzeko sistema abian jartzeko 90.000 euroko diru zatia bideratzea.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.