Giza Eskubideen Zinema Jaialdiak baditu irabazleak
Igandean egin zuten Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdiko sari banaketa.
Igandean egin zuten Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdiko sari banaketa. Bi ikusleen sari banatu zituzten: Lyra film luzea eta Agur artzai film laburra. Erresuma Batuak eta Irlandak elkarrekin ekoitzitakoa da Lyra, IRA berriak hil zuen Lyra McKee ekintzaile irlandarraren lanaz mintzo dena. Alison Millar da zuzendaria.
Julen Zubiete zuzendari orozkotarrarena da Agur artzai lana, eta bere herriko azken artzainaren irudia islatzen du filman.
Epaimahai ofizialak, berriz, beste bi sari banatu zituen. Acuatenientes filmarentzat izan da horietako sari bat. Andres Gil eta Michael Avila kolonbiarrek zuzendutako lanean, Kolonbiako herri behartsuenetan egiten den uraren erabilera salatzeko beharra nabarmentzen dute.
Juanmi Gutierrez Laborategi Sari Nagusia, berriz, La Rotonda filmari eman dio epaimahaiak. Carmen Tortosak zuzendutako lanean, migratzaileek bizi duten errealitate ulertezina agertzen da: “Zaurgarrien diren eta Almeriako kostaldeko eremu turistikoena bereizten dituen biribilgune inguruan bizi diren migratzaileen errealitatea jaso du ikus-entzunezkoan”.
Sari banaketa eginda, hiru film labur irabazleekin emanaldi berezia antolatu du udalak. abenduaren 14an izango da, 19:00etan Niessen Zinemetan. Emanaldi hori, Giza Eskubideen Jardunaldien egitarauaren barruan antolatu du Errenteriako Udalak.