Material ortopediko eta ortoprotesikoa jasoko du elkargo sozialistak
Errenteriako sozialisten elkargoak Espainiako Estatuko Amputatuen Elkartearekin elkarlanean egingo du bilketa.
Material ortopedikoa eta ortoprotesikoa jasotzeko banku bat sortzeko helburuz, elkarlana hasi dute ANDADE Espainiako Estatuko Anputatuen Elkarteak eta Errenteriako sozialisten elkargoak. Irabazi asmorik gabeko bi eragile horien helburua, inklusioaren alde eta aniztasun funtzionala duten pertsonak ikusgai egitea dela esan du Jose angel Rodriguezek, Errenteriako sozialisten idazkari orokorrak.
Manuel Quesada errenteriarra eta ANDADE elkarteko ordezkariak azaldu duenez, jasotako material ortopediko eta ortoprotesikoa teknikari profesionalek ikuskatuko dutela, “beharra duten pertsonek erabiltzeko moduan egion dadin, baita garapen bidean, gerra egoeran edota hondamendiak gertatzen diren herrialdeetara bideratzeko”.
Material horiek birziklatzea eta berrerabiltzearen garrantzia nabarmendu du bestalde, Isaac Palencia PSE-EEren udal bozeramaileak, “horrek material horri beste bizitza bat ematea suposatzen baitu, baita zaurgarrien diren pertsonei aukera berriak zabaltzea ere”. Jasoko dituztenak, honakoak izango dira: gurpildun aulkiak, makuluak, taka-takak, beso, oin, hanka, esku… Halakoak izan eta erabili edo behar ez dituztenei herriko etxera eramateko eskatu diete —Morrongileta kalea, 12 behea— erabilera berri bat eman ahal izateko. Telefono zenbaki bat ere jarri dute, informazio gehiago jaso nahi dutenentzat: 943 51 99 99.