Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Palestinaren genozidioa salatzen duen mozioa babestu du udalak

Orereta  Palestinarekin Herri dinamikak aurkeztu zuen mozioa. Hamabi eskaera egiten zituen herritarrez osatutako plataformak.

Palestinaren aldeko mozioa aztertu zuen atzo plenoak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/11/29

Udalbatzak Palestinak bizi duen egoera jarri zuen mahai gainean atzo. Orereta  Plestinarekin Herri dinamikak aurkeztu zuen mozioa. Hamabi eskaera egiten zituen herritarrez osatutako plataformak. Besteak beste, udalari eskatzen zion Israelgo Estatuari galdegiteko nazioarteko legalitatea errespeta dezan, baita armak uztea. Beste puntu batean, Isarelgo Estatuaren aurkako boikot ekonomikorako deialdiarekin bat egin zezan eskatu zioten, eta konpromisoa har zezan, halaber, Israelgo jatorria duten produktu edota kontrataziorik ez egiteko, “ez israeldarren zigor modura, Israelgo Estatuak Gazako zerrendaren zein Palestinako beste eremuen aurkako erasoak bertan behera utzi ditzan, okupazioa amaitu dezan, apartheid sistema eraitsi dezan, eta errefuxiatu palestinarren itzulera eskubidea berma dezan presio neurri gisa baizik”.

Palestinari elkartasun keinu gisa, haren bandera udaletxeko balkoian jartzeko ere eskatu zion herri dinamikak mozio bidez udalari atzo.

Aurrera egin zuen mozioak. EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak (11 boto) babestu zuten mozio hori; PSE-EEk (6 boto) EAJk (3 boto) eta PPk (boto 1) kontra egin zuten. EAJk eta PSE-EEk gainera, mozio alternatiboa aurkeztu zuten. Azken horrek ez zuen aurrera egin, ez zuelako boto nahikorik jaso.

Mozioak aurrera egin badu ere hainbat puntutan, udaleko zerbitzu juridikoekin kontsulta egin beharko dutela jakinarazi zuen EH Bilduko Bernar Lemos zinegotziak; boikotarekin lotutako puntuaren gainean egin zuen azalpen  hori. Bandera udaletxeko balkoian jartzeko ere, aspaldian hartutako erabakia omen dela alderdi guztien adostasuna dagoen kasuan soilik egitea esan zuen Aizpea Otaegi alkateak, “eta adostasun hori bilatzen saiatuko gara”.

Atzoko plenoko punturik luzeena izan zen Palestinaren genozidioa salatzea helburu zuen mozioarena. Herri dinamikaren izenean mintzatu zen kideak, azalpen historikoa egin zuen, Palestina zena eta gaur egun dena mapara eramanda. 1947. urtean jarri zuen gatazkaren sorburua Palestinaren zatiketa egin zuten unean. Israelgo Estatuak bata bestearen atzean urratu dituen Nazio Batuen Erakundearen erresoluzioetako batzuk ere irakurri zituen, ondoren. Horiek eginda, mozioa irakurri zuen. Bien bitartean, Palestinako banderak erakutsi zituzten bertaratu ziren dinamikako hainbat kidek.

Elkarrekin Errenteriaren izenean Maite Gartzia bozeramaileak mozioa eraman izana plenora eskertu zion Orereta Palestinarekin Herri dinamikari, “ahotsa emateagatik elkartzera eraman zaituzten kezkari eta haserreari, eta herritarren zati handi batek partekatzen duguna”.

Hamarkadez Palestinako herria bizitzen ari den sufrimendua lehen lerroan jarri zuen Gartziak bere interbentzioan, “gaur salatu nahi dugu ozen, Israelgo Estatua genozidioa egiten ari dela Gazako zerrendan, argirik, jatekorik, urik gabe utzita milaka eta milaka herritarrei, eta etengabeko bonbardaketak egiten gizarte zibilaren kontra zigor kolektiboa ezarriz”. Argi esan zuen, “nazioarteko zuzenbidea urratzen ari dira, eta gerra krimenak izenda daitezke”. Honen aurrean Europa eta Ameriketako Estatu Batuak “parte direla” salatu zuen, “Israeli txalotzen ari direlako. Palestinako fakzio armatuen erasoa baliatzea Israelen krimenak orokorrean eta  Gazako zerrendan egiten ari den sarraskia zehazki, onartezina da. Hamas erabiltzea milaka eta milaka zibil palestinar hiltzeko, haurrak barne, itzelezko hipokrisia da, bai Israelen aldetik, baita hura justifikatzen duten herrien aldetik ere”.

Halaber, urgentziaz eskatu zuen korridoreen ezarpena zibilak irten ahal izateko Gazatik,  eta emergentzia taldeen laguntza humanitarioa sartu ahal izateko. Israelekin izan diatezkeen harreman diplomatikoak apurtzea ere eskatu zuen Gartziak, “baita Netanyahu eta bere gobernuari zigor ekonomikoa ezarri ere, eta armen enbargoa. Halaber Espainiako Estatuak Israeli egiten dion armen erosketa etetea ezinbestekoa jotzen dugu. Onartezina da Sanchez  Netanyahurekin ari zen bitartean 290 miloi euro balio duten 1680 misilen erosketa lotzen aritzea Espainiako Gobernua”. Palestinarren biziek ere “axola dutela” erantsi zuen Gartziak bere hitzartzean eta gatazkaren oinarrian dagoen Palestinaren okupazioa eta apartheida amaitzea ere galdegin zuen.

“Ez da hitzetarako garaia, Netanyahu gelditzeko neurriak hartzeko garaia baizik, genozidioa gelditzeko”, bukatu zuen.

Aire librean den munduko espetxerik handiena

Bernar Lemosek hartu zuen hitza EH Bilduren izenean. Gaza, aire librean den munduko espetxerik handiena zela urriaren 7aren aurretik esan zuen, “Palestinako lurraldeen okupazioa eta kolonizazioa, eta eskubide oinarrizkoen ukatzea dira oztoporik handienak bertan bake justu eta iraunkorra lortzeko. Irtenbide politiko behin betikorako bidea izan behar dute nazioarteko ebazpenak, giza eskubideen errespetua bermatuta”.

19548ko Palestinaren lurralde zatiketa eta 1967ko sarraskiak aipatu zituen Lemosek, “Palestinaren egoerak okerrera baino ez du egin ordutik. Urtez urte umiliatu dituzte, atxilotze arbitrarioak sufritu dituzte, haurrenak barne, lurrak kendu dizkiete, uztak erre, tirokatu hiru miliatik harago ateratzen badira arrantzara, ura lapurtzen diete, eta ur deposituak hormigoiz betetzen dizkiete… ez, ez zen ezer hasi urriaren 7an. Aurten bakarrik, urriaren 7ko erasoaren aurretik, Israelek 250 palestinar hil zituen, eta lurralde palestinarretan hainbat eta hainbat kolonia ezartzeko baimena ematen ari zen Netanyahu nazioarteko ebazpenak urratuz behin eta berriz”.

Gazakoa, genozidioa dela baieztatu zuen koalizio subiranistaren ordezkariak, eta bat egin zuen herri horrek duen “nahi legitimoarekin. Palestinak eskubidea du bere lurra mantentzeko eta aske izateko”.

Palestinarekin egiten ari direna genozidioa dela dioten hainbat eta hainbat pertsonen hitzak bere egin zituen, ondoren. Guterres Nazio Batuen Erakundearen idazkariaren adierazpenei ere egin zien erreferentzia.

“Hasieran esaten genuen, gaza aire libreko espetxerik handiena dela esan dugu; orain saminetik eta tristuratik esaten dugu Gaza gorputegirik handiena kalifika daitekeela. Lurralde setiatu, hondatu, eta suntsitu bateko hilerririk handiena”, esan zuen Lemosek eta genozidioa salatu zuen, “gizateriaren duintasunaren aurkako eraso hau, eta duintasunetik egiten dugu, humanitatetik eta elkartasunetik egiten dugu”.

Orereta Palestinarekin Herri dinamikako kideak hartu zuen berriro hitza. Mozioaren kontrako jarrera erakutsi zuten alderdietako ordezkariei zuzendu zitzaien: “Gaur hona ekarri dugun mozioa, hitzez hitz, Errusia eta Ukrainiaren  arteko gatazkan aho batez pleno honek onartu zuenaren kopia da. Ezin dugu, beraz ulertu, alderdi batzuk duzuen neurri bikoitza”.

Mozioa hemen irakur daiteke osorik.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.