Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Ametsetako lurra ereiten' jarriko dira

Giza Eskubideen Jardunaldien bederatzigarren ekitaldia egingo du udalak hilaren 9a eta 16a artean, 'Ametsetako lurra ereiten' lelopean.

Giza Eskubideen jardunaldien bederatzigarren ekitaldia aurkeztu dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/12/01

Giza Eskubideen Jardunaldiak antolatu ditu Errenteriako Udalak bederatzigarrenez. Hilaren 10ean da Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna eta horren aurreko egunean hasiko dira jardunaldiak, hilaren 16ra arte. Tartean hamaika ekitaldi antolatu ditu udalak, eragile andanaren laguntzarekin, jarduera artistikoak, antzerkiak, erakusketa, , solasaldiak eta tailerrak, besteak beste.

Gaur eman dituzte jardunaldien xehetasun denak Itsaso Cruz Errenteriako Udaleko Kultura Aniztasunaren, Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren Etxeberria zinegotziak, eta Samira Goddi  eta Naroa Galdos sail bereko teknikariak eta dinamizatzaileak, hurrenez hurren. Haiekin batera, jardunaldietan parte hartuko duten eragileetako batzuetako ordezkariak: Abay Etiopia, ICLI Lankidetzarako Ingeniaritza, Emaus Gizarte Fundazioa, edota Nazioarteko Elkartasuna.

Jardunaldiei testuingurua jarri die Cruzek gogora ekarrita, 1948an Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zuela, “pertsona guztientzako giza eskubide unibertsalak aldarrikatu eta adostu baziren ere, egun errealitatea da eskubide horiek arriskuan eta urratuak direla. Alegia, praktikan  ez zaizkio pertsona orori berdin aplikatzen, ingurura begiratzea besterik ez dago horretaz jabetzeko”.  Horren harira Palestinari egin dio aipamen zinegotziak, Gazako zerrendari zehazki, “aldarrikapen honen  75. urteurrenean gauden honetan, giza eskubide hauen urraketaren adibide garbi eta mingarria dugu Gazako zerrendan. Bizi eskubidea, oinarrizkoena, ukatzen ari zaie milaka pertsonei. Datuak beldurgarriak dira: azken bi hilabeteetan ume palestinar gehiago hil dira Gazan, urtebetean munduko gatazka armatu guztiek eragindakoak baino”.

Horren aurrean, errenteriako Udalaren izenean, “irmotasunez” adierazi du Cruzek giza eskubideak “babestu eta sustatzeko” konpromisoa.

Palestinari lotuta Bakerako Lankidetza Batzarrarekin elkarlanean Eva Menak mural bat sortuko duela azaldu du Galdosek: “Aralar plazan izango da eta eguraldia hobetu zain gaude ekiteko. Palestinan gertatzen ari diren eskubideen urraketak salatzea du helburu, herrien arteko elkartasuna adierazita lanarenbidez. Zehazki Palestina eta Errenteriako neska eta emakumeen arteko ahizpatasuna eta elkartasun loturak islatuko ditu arte lanaren bidez”.

Aipamena egin diote gaurko aurkezpenean, halaber, hilaren 9tik 16ra bitartean Xenpelar Etxean  astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara zabalik izango den Emakumeen erabakia: Guatemala erakusketari. Horrekin lotuta Idili Nerida Martinezek erakusketaren aurkezpena egingo du hilaren 12an, 18:00etan. Guatemalako emakume indigenen ahalduntze eta lidergo prozesua erakusten du Xenpelar Etxean ikusgai den erakusketak.

Migrazio prozesuak eta horri lotutako ametsak ere izango dute tartea jardunaldietan. Batetik, Thimbo Samb senegaldarrak El sueño es vida antzezlanaren bidez. Hilaren 10ean izango da, Niessen Kulturgunean, 19:00etan. Lanera bildu duena bere bizi esperientzia da, eta artistarekin hitz egiteko aukera izango da emanaldia amaituta.

Bestetik, Junior Baba idazlearekin solasaldia izango da bere migrazio prozesuaren gainekoa Sihara Nuñok gidatuta; Babak, Sur le camin de ton reves liburuaren aurkezpena egingo du.

Kale egoeran daudenen errealitatea agerian

Kale egoeran edo egoera zaurgarrian dauden pertsonek bizi duten errealitatea ere hizpide izango da jardunaldien barruan. Hilaren 12an izango da hori 10:00etan Xenpelar Etxean. Koldo Mitxelena ikastetxeko 4DBHko ikasleek Emaus Fundazioarekin elkarlanean sortutako film laburrak ikusteko aukera izango da. Bazterkeria egoeran dauden pertsonekin egindako prozesu baten ondorioa dira lan horiek.

Jaialdia bukatzeko eta ildo beretik, Ados Teatroren Inor ez dago urrun performanceak hartuko du kalea, Herriko Plaza zehazki —eguraldi txarrarekin Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalira eramango dute—. Hilaren 16an izango da eta bi emanaldi egingo ditu antzerki konpainiak, 18:00etan eta 19:00etan.

Haurrei begira bi ekintza zehatz: Ubuntu dantza afrikarren tailer irekia hilaren 9an 11:00etan koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian; hilaren 11n, Antilletako itsasoetatik ipuin kontaketa 5 eta 12 urte arteko haurrei begira Lekuona Fabrikan 17:30ean.

Jarduera guztiak doakoak izango dira baina batzuetan gonbidapena beharko da, aforo kontuengatik. Egitarauan bertan kontsulta daiteke zeinetarako behar den sarrera. Egitarau osoa ikusteko egin klik hemen.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.