Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aurrekontu proposamenari osoko emendakina aurkeztu dio PSE-EEk

Sozialistek, gainera, hamar emendakin ere aurkeztu dizkiote aurrekontu proposamenari; milioi bat eurokoak dira emendakin horiek.

Isaac Palencia eta Almudena de la Torre PSE-EEko kideak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/12/01

Alderdi sozialistak osoko emendakina aurkeztu dio gobernu taldearen aurrekontu proposamenari, “proposamen alternatiboa eskainiz”. Horrekin batera,  zatikako hamar emendakin ere aurkeztu dizkio proiektuari, milioi bat euroko balioa dutenak, “helburua gobernu taldeak aurkeztutako aurrekontu proiektua nabarmen hoebetzea da”.

Salaketarako tartea ere hartu dute sozialistek. Haien esanetan, “oztopoak” izan dituzte aurrekontuak lantzeko garaian, “aurrekontu proiektua haiek azaltzeko egindako bilera baino ordu batzuk aurretik jaso genituen, eta horrek asko zaildu du lasaitasunez aztertzeko aukera izatea. Gaur gaurkoz, gainera, asteartean jasoko genuela esan baziguten ere, agintaldi planik ez dugu jaso. agintaldi osorako udalak duen planifikazioa ezagutu gabe  landu ditugu beraz, 2024rako kontuak”.

Osoko emendakina gobernu taldearen aurrekontu proiektuaren “anbizio faltari” erantzuten dio PSE-EEren hitzetan, “zoritxarrez  diru sarrera fikziozkoak azaltzen dira. Horrek kudeaketa eskasa eta bukatuak behar zuten proiektu ugariren gelditzea jarri ditu agerian: Barandiaran parkea, Arramendi parkea, Aldakoenea, Gabierrota pasealekua, adinekoei begirako etxebizitza dotazionalak, Gaztañoko igogailua, hiltegiaren berritzea… kasu”.

Ondoren, aurkeztu dituen emendakinen berri eman du, “guztiak udalerriaren garapenerako eta ongizaterako gako direnak”.

Auzoen hobekuntzarekin lotutakoa da lehenengo emendakina: Galtzarabordako Plaza biziberritzea, kaputxinoak auzoko Sorgintxuloko dorreetako terraza eta bajoen berritzea, Mikel Odriozola estadioaren aldagela eta harmailen berritzea, , Agustinetako Txillida parkea berritzea, eta Gabierrotako Evaristo Bouzas plaza estaltzeko proiektua proposatu ditu PSE-EEk.

Garapen ekonomikoari eta komertzioari begira, plataforma bat sortzea planteatu du alderdi sozialistak, eta diru laguntza lerroa sortzea ekintzailetza sustatzeko.

Iraunkortasuna eta mugikortasunari begira, berriz, Errenteriako eraztun berdearen sorrera planteatu du, bizikleta partekatuen proiektua, eta estalitako bizikleta aparkalekuak. Igogailuak ere proposatu ditu Pontika eta Igantzi artean, eta Jaizkibel hiribidea eta Galtzaraborda etorbidea lotzeko. Azkenik, arlo horretan, Erramun Astibian disuasio-aparkalekua proposatu du.

Haurrei begira ere egin ditu proposamenak PSE-EEk. Hala, Familia Gunea programa Aldakoenea eraikinera zabaltzea eskatu dute, eta Gernika Plazako haur parkea estaltzeko proiektua proposatu du.

Lekuona Fabrikaren programazioa ugaritzeko ere eskatu du alderdi sozialistak, baita madalenetako egitaraua ere. Kultura bonoa martxan jartzea ere eskatu du.

Berdintasun politiken arloan ere proposamenak egin ditu. Puntu ilunen gaineko azterketa, eta sexu heziketa lantzeko programa, eta ziurra izango den ingurune digitala ere eskatu du. Azkenik, elkarteak laguntzea ere txertatu du bere emendakinetan. Hala, Gurutze Gorria eta Landarbaso abesbatzaren diru laguntzak handitzea eskatu du, “egiten duten lan handia babesteko”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.