Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskaraz bizitzea helburu behinena bihurtuta

Hamaika dira euskara lehen lerroan jartzea erabakitzen duten herritarrak, euskaraz bizitzea helburu bihurtuta. Batzuk ikasi, besteek hobetu, Ane Espina eta Pili Saez de Egilaz horren adibide dira.

Pili Saez de Egilaz eta Ane Espina euskara ikasleak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/12/01

Euskara erdigunean jarri dute. Ane Espina Ramirez eta Pili Saez de Egilaz Inziarte euskara ikasten ari dira Xenpelar AEK euskaltegian. Saez de Egilazek duela hiru urte erabaki zuen ama hizkuntza «eguneratu» nahi zuela, betidanik euskaraz aritu bada ere. Ibilbide luzea du, berriz, Espinak soinean euskaldun oso egiteko, «hogei urte egin ditut euskara ikasten, lehenik nire kabuz, gero gau eskoletan, eta azkenik semea jaio zenean, AEKn ikasten hasita».

Euskaraz bizitzea zuen helburu Espinak, baita egi bihurtu ere: «Euskararekin beti izan dut kezka, ikasgai hori pendiente nuen. Zazpi urtez aritu nintzen AEKn eta utzi nuen. Denbora nuen eta berriro hasi nintzen ikasten. Orain disfrutatzen ari naiz, ez dakidana ikasten, praktikatzen, eta jendearekin aritzeko aukera paregabea da».

Oso bestelakoa da Saez de Egilazen ibilbidea: ikasketa guztiak euskaraz egin zituen, eta ama hizkuntza du euskara. «Eskola partikularrak ematen ditut eta azken urteetan nabaritu dut euskararen gainean zerbait galdetzen zidatenean batzuetan zalantzak sortzen zitzaizkidala, eta pentsatu behar nuela. Berralfabetatu nahi nuen, eta egunean jarri. Honakoa hirugarren ikasturtea dut».
Saioetan giroa paregabea dela diote biek; C1 mailan ari dira, eta argi dute ez dutela titulua ateratzea helburu. «Garrantzitsua euskaraz aritzea, ikastea da, euskaraz bizitzeko tresnak eskura edukitzea. Euskararekin zorretan nengoela sentitzen nuen, ikasi behar nuela», gaineratu du Espinak.

Euskara, ezinbesteko
Bi amonak euskaldunak zituen Espinak. «Gurasoek, baina, ez zuten mantendu, debekatu zutenean euskaraz aritzea galdu egin zuten. Hitz batzuk bai, egiten zituzten, eta hainbat kantu ere, eta euren moduan transmititu zizkiguten, baina oso gutxi. Arantzatxo hori beti izan dut, beraz, euskararekin». Euskara ezinbestekoa zitzaion gizartea, kultura eta beste hainbat kontu ere ulertzeko, «euskarak inguratzen gaitu, gure parte da. Ezinbestekoa nuen, beraz, ikastea».
Ama oiartzuarra du Saez de Egilazek, eta euskalduna. Aita, berriz, arabarra, eta ez zuen euskaraz egiten. «Nik ikastolan ikasi nuen. Gurasoek izugarrizko apustua egin zuten, bost anai-arreba ginen, eta lauk ikastolan ikasi dugu; zor diegu gurasoei hori, finean, euskara gure parte delako. Ez dut imajinatzen nire bizitza euskararik gabe, gure bizitzaren parte, gure kulturaren parte da, Euskal Herria euskararik gabe ez litzateke».

Euskaraz bizitzeko aukera duen euskaltegiko atetik kanpo galdetuta. baietz dio Saez de Egilazek: «Nire ingurua euskalduna da oro har, lanean euskaraz egiten dut, lagun gehienak euskaldunak dira, beraz, arazorik ez dut. Hutsunea dendetara sartzean sumatzen dut, baina nire buruarekin. Izan ere, lehen hitza euskaraz egitea kosta egiten zaidala ohartu izan naiz, hori aldatzen ari banaiz ere. Galtzaraborda auzoan hazi naiz, eta gaur egun ezberdina bada ere, garai batean gaztelania entzuten zen bertan. Nonbaitera sartzen naizenean lehen hitza euskaraz egitea falta zait asko-askotan; ari naiz, gero eta gehiago, baina oraindik bidea dut egiteko».

Euskaldun berrien kasuan ulertuko ez dituzten beldurra nagusitzen dela askotan esan du Espinak. «Bankura joaterakoan-eta beldur izaten naiz ez ote dudan nahi dudana egoki adieraziko, ez didaten ulertuko. Beste askotan, artatzen zaituen pertsonaren jarreraren arabera berehala ohartzen zara eroso euskaraz egiteko aukera izango duzun edo ez. Batzuk gaztelaniaz hasten zaizkizu euskaraz jakin arren, zalantzati ikusten zaituztelako eta agian ez duzu esfortzu hori egiten euskaraz jarraitzeko. Errua gurea izan daiteke, eta erabaki behar dugu, gure modura bada ere, euskaraz egiten jarraitzea. Parean duzunaren jarrera oso garrantzitsua da».

Euskara ikasteko prozesuan amarauna sortzen joan da Espina. «Sare ederra dut orain. Nire ikaskideekin, noski, euskaraz dut harremana, baita lankideekin ere, Mintzalagun programan ere parte hartzen dut, eta horiekin ere uneoro euskaraz egiten dut. Poliki-poliki sarea zabaltzen zoaz, eta hori oso garrantzitsua da euskaraz bizitzeko prozesuan. Bakoitzaren mundua horrela hedatzen bada, gero eta arnasgune gehiago izango ditugu».

Euskaraldia, garrantzitsua
Euskaraldia paper garrantzitsua jokatzen ari dela hizkuntza ohituretan aldaketak eragiteko sinistuta azaldu da Saez de Egilaz: «Oso garrantzitsua da, kontzienteago egiten gaituelako eta batzuk behar dugun txip aldaketa egitea erraztu duelako». Saez de Egilazek euskara bere zati dela berretsi du, «nire nortasunaren parte da».

Aitortza egin die Espinak, bestalde, atzerritik udalerrira bizitzera etorritako herritarrei: «Asko ezagutu ditut, eta heldu bezain pronto hasi dira euskara ikasten. Iritsi bezala ohartu dira hemen bizitzeko euskara behar dutela, bertako hizkuntza dela, eta hasi dira pixkanaka ikasten»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.