Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Jordanetik Mediterraneo itsasorainoko Palestina askea aldarri

Fayez Badawi ekintzaile politikoak hitzaldia eman zuen astelehenean, Orereta Palestinarekin herri dinamikak antolatuta. Lepo bete zen Reina aretoa hura entzuteko.

Fayed Badawi ekintzaile politiko palestinarraren hitzaldia Errenteria-Oreretan. Argazkia: Orereta Palestinarekin Herri dinamika
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/12/01

Lepo bete zen Reina aretoa astelehenean, Fayez Badawi ekintzaile palestinarraren hitzaldia entzuteko. PAHF Palestina Askatzeko Herri Fronteko kide ohia da, ekintzaile politikoa, antifaxista eta antisionista, eta exiliatua da. Palestinako herriaren agurrarekin hasi zuen hitzaldia. «Basakeriaren gainetik zutik dirauen herria da Palestina. Suntsi ditzakete gure etxeak, gure eskolak, errotik moztu gure arbolak, baina bada suntsitu ezin duten zerbait: gure borrokarako grina». Ziurtasun betea partekatu zuen Badawik hitzaldira bertaratutakoekin: «Ziur izan bukaerara arte borrokatuko dugula, independentziarako dugun eskubidea erdietsi arte».Sionismoaren aurka ari diren juduen jarrera txalotu zuen ondoren, «gure borroka ez da juduen aurkakoa, ezta semiten aurkakoa, gurea eskubide nazionalen aldeko borroka da baizik».

Ahoan bilorik gabe zerrendatu zituen Palestinaren etsaiak: «Munduko herri guztien etsaia den eta Ameriketako Estatu Batuak eta Europako Batasuna buru dituen inperialismoa, sionismoa eta Israel, eta Arabia Saudi buru duten indar atzerakoi arabiarrak».

Gazako zerrendan bizitzea zer den azaltzeko urriaren 7aren aurreko garaietara jo zuen Badawik. Gazako zerrenda Historian izan den «kontzentrazio esparru handiena» dela esan zuen. «365 kilometro koadroan 2.300.000 pertsona nekez bizi dira. Ateratzeko bide bakarra Rafah pasabidea zen aurretik; espetxeratuak gaude bertan edonon. Arrantzara itsasora atera eta hiru miliak gaindituz gero, tiro egiten dizute; berdin gertatzen da uzta jasotzera doazen nekazariei, baita kolonoek hesiaren beste aldetik tiro egin palestinarrei ere… Hori da egunerokoa Gazan, eraman ezina».

Defentsarako eskubidea
Kolonoak izan zituen hizpide, ondoren. «Militarrak dira, israeldarrak ez dira gizarte zibila, kolono guztiak daude leporaino armatuta beraiena ez den lurralde batean. Ez datoz gure kultura ezagutzera, ez dira turistak, ez datoz gurekin era baketsuan bizitzera. Kolonoak etsaiak dira, egunero hiltzen dituzte palestinarrak, egunero egiten diete tiro emakume eta haur palestinarrei, palestinar izate hutsagatik».

Gazan latza da egoera, eta ez dago alde handirik ere Zisjordanian. Ghettoetan bizi dira bertan: «Nazismoak eta sionismoak praktika berak erabiltzen dituzte. Astelehenean Jenin, aurreko egunean Nablus, aurretik Betleem… Armada sartzen da auzo batean, bonbardatzen du, herritarrak hil eta NBEk eta nazioarteak beste aldera begiratzen dute, ez da ezer gertatzen».

Eraso horien aurrean «erresistentziarako eskubidea» aldarrikatu zuen, irmo. Israel Palestinarekin egiten ari dena genozidioa dela salatu zuen, eta Israelgo Estatuko defentsa ministro Yoav Gallanten hitzak lehen lerroan jarri zituen: «Janaririk, urik, erregairik, edota elektrizitaterik ez zuela iritsi behar Gazara esan zuen, ‘hil daitezela animalien modura’. Eta zeinek mugitu du hatz bakarra adierazpen horien aurrean nazioartean? Inork ere ez. Estatu sionistak Gazako zerrendako etxeen %60 baino gehiago eraitsi du, ospitaleak bonbardatu ditu txikitzeraino mundu guztiaren aurrean, fosforo zuria erabili du… Hori da Israel, gizateriaren alde inoiz ezer egin ez duen asmatutako estatu bat. Genozidioa, exterminio politika, gizateriaren kontrako krimenak, ezabatze etniko sistematikoa da Israel».

Sionismoa, faxismoaren eta nazismoaren pare jarri zuen Badawik. «Zein diferentzia dago hiru horien artean? Bat bera ere ez». Lurrari lotuta bizi dela Palestinako herria esan zuen hitzaldian, eta horri balio handia eman zion Badawik, hizkuntza eta kultura mantentzeari eman zion bezain bestekoa: «Inoiz hizkuntza edota gure kultura galtzen badugu ez gara izango». Ekintzaileak, baina, ez du agertoki hori aurreikusten: «Gero eta lotuago gaude gure lurrari».

Palestinako Estatua aitortzea
Israelgo Estatuak helburu zehatza du, ekintzaileak salatutakoaren arabera: palestinarrak ezabatzea, hamaika saiakera egiten ari dela bide horretan berretsi zuen: «1.700.000 pertsona desplazatu dira jada, jendea eraikin-hondakinen gainean bizi da, manta batekin, lurra beraiena delako. Huts egin du sionismoak; ez du lortu Gaza hustea, hori delako bere plana, palestinarrak Sinaira joan daitezen. Guk ez dugu gure herritik atera nahi, ez dugu bigarren Nakba bat nahi, gure lurrari, gure herriari lotuta gaude, eta ez dugu utziko. Palestina berriro izango da 1948aren aurretik zena, eta erbesteratuak itzuliko gara, gure eskubidea delako». Ziurtasun osoz eta itxaropenez esan zituen hitz horiek, eta Israelgo Estatua zigortzera deitu zuen: «Nazioarteko zigor auzitegien aurrera eraman behar dute Israel. Palestinaren aurkako sarraskien aurrean eskubide osoa dugu kolonoei alde egin dezatela esateko».

Aterabidea bakarra da. Hala dio. Ekialde hurbilean dagoen gatazkaren konponbidea, Palestinako Estatua aitortzetik helduko da haren hitzetan. «Palestinako Estatua Jordan ibaitik Mediterraneo itsasora, Jerusalem hiriburu duena. Ez dugu bigarren estatu bat onartuko, ez dugulako nahi gure ondoan sionista, faxista eta nazia den estatu bat; eta ez dugulako gure lurraren hondar ale bakarra ere oparituko». Galdera ere luzatu zien irtenbide gisa bi estatuen onarpena jartzen dutenei: «Zergatik oparitu behar dugu gure lurra? Bi estatuen aukera plazaratzen dutenei erantzungo diet: ondo bada, oparitu zuk zure etxea, eta segi zu errefuxiatu eremu batera bizitzera»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.