Museoetaz gozatzeko hilabetea
Abenduan Oarsoaldeko museoak bisitatzeko agenda bateratu bat argitaratu dute, urtea kulturalez murgilduta amaitzeko.
Jantziaren zentroa Oarsoaldeko museoek agenda bateratu bat argitaratu dute abendurako, kulturan murgildutako bisita eta jardunaldi eskaintza zabala. Urteko azken hilabete honetan, eskualdetik atera gabe astero-astero ekintza ugari eskaintzen dira. Jarduera batzuk hilabete osoan emango dira, eta beste batzuk data zehatzetan.
Oarsoaldea Turismoaren laguntzarekin osatu dute agenda Arizmendi Enea etxe museoak, Jantziaren zentroak, Albaolak, MATER museoak, Arditurri parketxeak, Fanderiako errotak eta Soinueneak.

