Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2023-12-04)
29 partida jokatu dituzte Oiartzungo pilotariek. Hamalau garaipen lortu dituzte oiartzuarrek, horietako bi kanporaketak pasatzeko balio izan dietenak.
Oiarpeko pilotariek partida kopuru handiz osatutako kartelera zeukaten: 29 norgehiagoka jokatu dituzte ostegun eta igande artean.
Ia erdia irabazi dituzte oiartzuarrek. Horietako bik kanporaketak pasatzeko balio izan dute. Baztango txapelketan, Goñi eta Lasa oiartzuarrek Gaskue eta Martikorena ultzamarren kontra irabazi zuen, 9-22. Txapelketa horren finalerdietara pasatu dira, Gazte Mailan.
Maila berean, baina Sopelako Baserria 0 km. txapelketan, Olaiz eta Leonet Oiarpeko pilotariek 18-3 irabazi zieten Sagastibeltza leitzarrari eta Elizegi goizuetarrari. Final laurdenetan arituko dira.
Oiarpeko pilotariek beste lau kanporaketa jokatu dituzte pasa den asteburuan, eta horietan ez da zorte onik egon.
Oiartzuarrek jokatu dituzten partida guztien emaitzak ikusteko, esteka honetan egin behar da klik.