'La Bella Easo' liburua aurkeztuko dute hilaren 11n
Hilaren 11n, Xabier Terrones idazleak 'La Bella Easo' liburua aurkeztuko du Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan.
Hilaren 11n, Xabier Terrones idazleak La Bella Easo liburua aurkeztuko du Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan. La noche del 19 izeneko trilogiaren bigarren zatia da honakoa. Istorioa Donostian dago kokatuta, eta irakurleak “beldurrak airean” izango dituela zehaztu du Pasaiako Udalak.
Sinopsia: Bere bizitza in extremis salbatu ondoren, Fran Casanueva Kriminologiako irakasle ohiaren agerpen egokiari esker, Mirenek ia ez du atsedenik aurkitzen bere etxean. Hori gutxi balitz bezala, 19ko gau horretan irakaslea desagertu egingo da arrastorik utzi gabe, eta horrek neskaren susmoak areagotuko ditu, hark benetan zein inplikazio ote duen Easo Ederraren Elkarte zahar eta sekretuan. Detektibe gazte eta hermetiko bat arduratuko da ikerketaz. Berarekin, protagonistak Donostiako iragan ilunari buruz askoz gehiago deskubrituko du, eta, horrez gain, bera ere inoiz baino arrisku handiagoan egon daiteke.