
Xabier Lete Prosa eta Poesia Sariaren XXXVI. ekitaldiko sariak banatu dituzte, izena ematen dion sortzailearen heriotzaren 13. urteurrenean.

Unai Pascual zientzialariak klima aldaketari buruzko hitzaldia emango du. Oiartzungo Klima eta Energia Planaren barruko saioa izango da.

Xenpelar Sariaren hogeita zazpigarren ekitaldiari ostiralean jarriko diote ginga. Orduan jokatuko da sariketa sonatuaren finala, 17:00etatik aurrera.

Igande goizaldean jazotako istripuaren harira, Teo Alberro Pasaiako alkateak "doluminik zintzoenak" helarazi dizkie hildako bi gazteen familiei eta lagunei.

Albaolak 6-8 urte bitarteko haurrei begirako tailer bat ondu du hilaren 17rako, izarrak ardatz dituena. Izen-emateak irekita daude, 5 euroko prezioan.

Alderdi sozialistak nabarmendu du aurrekontu horrek ez dituela kontuan hartzen udalerriaren egiturazko arazoak, eta alkateak aipatutako aurrekontu gehikuntza Andoaneagiko obretarako diru laguntzaren ondorio dela.

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak eta Herrerako Mendizaleek 2023ko azken irteera eta babarrun jana egingo dituzte hilaren 17an.

Aurkezpena kulturgunean egingo da, 19:15ean. Saioaren helburua da Mintzalaguna programa Donibaneko herritarren artean ezagutaraztea eta bertan mintzalagun taldeak sortzea.

Oiartzungo gizonak gonbidatu dituzte, "deseraikitzera". Eskola horren hirugarren ekitaldia izango da, eta izena eman daiteke jada.

Hilaren 11n, Xabier Terrones idazleak 'La Bella Easo' liburua aurkeztuko du Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan.

Eremu horretan segurtasun neurriak bermatu nahi dira, herritarren pasealekurako gune irisgarria izan dadin. Lanak urtarrilaren erdialderako bukatzea aurreikusi dute.

Pasaiako Udal Gobernuak jakinarazi du ez dutela jai egunik egingo, eta lau alkateordeek aurrez aurreko ohiko arreta zerbitzua eskainiko dute, 18:00etatik 19:30era.

Hilaren 12an Trintxerpeko historia ardatz duen obra aurkeztuko du David Zapirain liburuaren idazleak Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan.

Erosketa erabakiei buruz hausnartzeko unea. Gabonetan eskualdeko merkataritzan erosi, eskualdeko ekonomia bultzatu.