Neurri eta errimen jai handia, ostiralean

Xenpelar Sariaren hogeita zazpigarren ekitaldiari ostiralean jarriko diote ginga.  Orduan jokatuko da  sariketa sonatuaren finala, 17:00etatik aurrera. 

Xenpelar Sariaren hogeita zazpigarren ekitaldiari ostiralean jarriko diote ginga.  Orduan jokatuko da  sariketa sonatuaren finala, 17:00etatik aurrera.  Oholtza gainean sei bertsolari: June Aiestaran Iparragirre beasaindarra, Aroa Arrizubieta Barredo gasteiztarra, Irantzu Idoate Funosas hazpandarra, Eki Mateorena Zozaia leitzarra, Emaitz Murua Arzallus oreretarra, eta Garazi Navarro Ugarteburu amorotarra. Den-denak dute txapela jomugan, eta saioa ederra utziko duten zalantzarik ez da.

Niessenen jokatuko dute bertsolariek finala, eta sarrerak salgai daude jada, 5 euroan; 16 urtetik beherakoek doakoa dute sarrera. Online erosteko egin klik hemen. Egunean bertan ere salgai izango dira kulturguneko leihatilan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.