Gizon Eskola antolatu dute urte hasierarako

Oiartzungo gizonak gonbidatu dituzte, "deseraikitzera". Eskola horren hirugarren ekitaldia izango da, eta izena eman daiteke jada.

Gizon Eskola egingo dute hirugarren aldiz Oiartzunen, datorren hilabetetik hasita. Maskulinitatea deseraikitzeko saioak izango dira.

Oiartzungo gizonei dei egin diete bertan parte har dezaten. Izena emateko epea hasi dela jakinarazi dute, eta toki-kopurua mugatua dela. Hasiera batean, ekainera arte iraungo du gizon eskolaren hirugarren ekitaldiak. Hileko hirugarren ostiralean elkartuko dira, 17:00etatik 20:00etara.

Bertan parte hartu nahi dutenek posta elektroniko bidez idatzi beharko dute, izena emateko.

Hirugarren ekitaldia

Saioak metodologia “aktibo eta parte hartzailearekin” egingo dituzte, eta saiotik saiora “etxeko lanak” egingo dituztela, gaian sakontzeko testu eta irakurgaiekin.

Eskolaren helburua ez da ahalduntzekoa, deseraikitzearena baino. Talde txikia izango da, norberak bere burua metaforikoki biluztea ahalbidetuko duena.

Aurretik beste bi ekitaldi egin dituzte. Lehenengoa modu diskretuan egin zuten, eta bigarrena publikoa izan zen. Erreportaje honetan irakur daitezke Gizon Eskolaren hastapenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.