Ohiko arreta zerbitzua eskainiko dute alkateordeek bihar
Pasaiako Udal Gobernuak jakinarazi du ez dutela jai egunik egingo, eta lau alkateordeek aurrez aurreko ohiko arreta zerbitzua eskainiko dute, 18:00etatik 19:30era.
Pasaiako Udaleko lau alkateordeek aurrez aurreko ohiko arreta zerbitzua eskainiko dute bihar, hilak 6. Aintzane Taberna Ezkurra (Donibane), Miguel Mari Torrea Etxabe (San Pedro), Iraitz Pazos Lapido (Trintxerpe) eta Mikel Garcia Peñil (Antxo) alkateordeak dagokien barrutiko egoitzan izango dira bihar, ateak zabalik.
Lau arduradunek hileroko lehen eta hirugarren asteazkenetan eskaintzen dute herritarrentzako aurrez aurreko arreta zerbitzua, 18:00etatik 19:30era. Bihar, abenduaren 6a da, Espainiar Estatuaren konstituzioa bozkatu zeneko eguna, eta Pasaiako Udal Gobernuak jakinarazi du ez dutela jai egunik egingo. Hortaz, hilero bezala eskainiko dute arreta zerbitzua.
Hilaren 20a, aldiz, hileko hirugarren asteazkena da, alkateordetza zerbitzu eguna, baina egun horretan ezohiko udalbatzarra egingo denez, ez da aurrez aurreko zerbitzurik izango. Bi jardueren ordutegiek bat egiten dutenez, bertan behera geratuko da alkateordeen ohiko arreta zerbitzua.
Alkateordetzei urtarrilean berrekingo zaiela adierazi du udalak. Urtarrilean saio bakar bat egingo dela konfirmatu dute, hilaren 17an. Hala ere, lau alkateordeek gogorarazi dute herritarrak posta elektroniko bidez eta telefonoz jar daitezkeela harremanetan haiekin. Horrez gain, oroitarazi dute aurrez aurreko zerbitzura bertaratzeko, ez dela beharrezkoa aurrez hitzordua hartzea, nahikoa izango da 18:00etatik 19:30era dagokion aretora gerturatzea.
Harremanetarako
- Donibane: 943 00 43 44 telefonoa eta posta elektronikoa. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era: Arizabalo Jauregia, Donibane kalea 19.
- San Pedro: 943 39 93 48 telefonoa eta posta elektronikoa. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era: San Pedroko Alkateordetza, Herriko plaza 3.
- Trintxerpe: 943 00 43 04 telefonoa eta posta elektronikoa. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era: Trintxerpeko Alkateordetza, Euskadi etorbidea z/g.
- Antxo: 943 24 85 10 telefonoa eta posta elektronikoa. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era: Anbulatorio zaharra, Oarso kalea 12.
