Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Pasaiako PSE-EEk osoko zuzenketa egin dio aurrekontu proiektuari

Alderdi sozialistak nabarmendu du aurrekontu horrek ez dituela kontuan hartzen udalerriaren egiturazko arazoak, eta alkateak aipatutako aurrekontu gehikuntza Andoaneagiko obretarako diru laguntzaren ondorio dela.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2023/12/05
 
Pasaiako PSE-EEk osoko zuzenketa aurkeztu dio EH Bilduk eta Podemosek osatutako udal gobernu taldeak egindako aurrekontu proiektuari. Alderdi sozialistak adierazi du “aurrekontu horrek ez dituela kontuan hartzen udalerriaren egitura arazoak, ez diela aurre egiten Pasaiak dituen erronkei, eta ez dituela kontuan hartzen pasaitarren beharrak”.
 
Horrez gain, alkateak erakutsitako “triunfalismoaren” aurrean, Pasaiako historiako aurrekonturik altuena dela esanez, PSE-EEk nabarmendu du Andonaegi berritzeko Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzatik zortzi milioi kentzen badira, “2024rako aurrekontua 2023koaren antzekoa” dela. Andonaegiko obrak PSE-EE buru zuen aurreko udal gobernutik datozela zehaztu dute.
 
Zuzenketa partzialei dagokionean, alderdi sozialistak hainbat arlo azpimarratu ditu, bereziki hiri berrikuntzari, irisgarritasunari eta mugikortasunari, kulturari, zahar etxeei, enpleguari eta gizarte politikei buruzkoak. Orotara, 34 zuzenketa partzial aurkeztu ditu alderdi sozialistak, “aurkeztutako aurrekontua hainbat arlotan hobetu daitekeela aintzat hartuta”.
 
Hiri-berrikuntzaren arloan, sozialistek 234.000 euro inguru bideratzea eskatu dute, besteak beste, honakoetara: kaleen zoladura, lorezaintza eta zebrabide adimendunen egokitzapena. Era berean, Donibaneko Bordalaborda auzoan bigarren igogailu bat jartzea eskatu dute. Horretarako, 300.000 eurotik gorako partida bat sortzea proposatu dute.
 
Pasaiako Udal Talde Sozialistak “beharrezkotzat” jo du kultura eta kirol entitateentzako diru laguntzak handitzea, eta 300.000 euro inguru eskatu ditu atal horretarako. Halaber, Itsas Festibala egiteko edo Eskola Nautikoaren planetarioa berreskuratzeko ekarpenak egin dituela gogorarazi dute.
 
PSE-EEk, gainera, partida bat eskatu du Pasai San Pedroko zahar etxearen birgaitzeari aurre egiteko, eta beste bat komun autogarbitzaileak ezartzen jarraitzeko.
 
Azkenik, sozialisten ustez “beharrezkoa” da udal aurrekontuetan “aipamen berezia” egitea tokiko ekonomiaren hobekuntzari heltzeko eta hura sustatzeko esku hartzeei. Horretarako, jarduera ekonomikoa eta enplegua 100.000 euro ingururen truke sustatzeko zuzenketak proposatu dituzte. Era berean, gizarte larrialdiari aurre egiteko gastuak handitzea proposatu dute, ia milioi euroraino.
 
Zuzenketen helburua
 
PSE-EEren zuzenketa horien helburua da “aurrekontua pasaitarrek dituzten benetako arazoetara hurbiltzea, eta ez EH Bilduren eta Podemosen gobernu taldearen aurrekontu proiektuak erakusten dituen mamuetara eta identitate asmoetara”.
 
Beste behin ere, “herritarrei entzuteko” dagoela dioen udal gobernu horrek hori egiten ez duela gaineratu dute. “Herritarrei entzun izan baliete, beste aurrekontu proiektu bat aurkeztuko zuketen”, esan dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.