Teo Alberro: "Nire doluminik zintzoena helarazi nahi diet familia eta lagunei"
Igande goizaldean jazotako istripuaren harira, Teo Alberro Pasaiako alkateak "doluminik zintzoenak" helarazi dizkie hildako bi gazteen familiei eta lagunei.
Igande goizaldean Lezo eta Errenteria-Orereta arteko GI-636 errepide zatian jazotako istripuaren harira, Teo Alberro Pasaiako alkateak “doluminik zintzoenak” helarazi dizkie hildako bi gazteen familiei eta lagunei: “Oso hunkituta gaude gazte batzuk modu honetan, errepidean, beren bizitza galdu izanagatik. Oarsoaldeko gazte batzuk ziren. Hildakoen aldetik, bat lezoarra, eta bestea nahiz eta Donostiako kale batean bizi, antxotarra zen, Antxon egiten zuelako bizitza. Hemendik, eta alkate bezala, nire doluminik zintzoena helarazi nahi diet familia, senide, lagun eta gertuko guztiei”.