Urtea bukatzeko, mendi irteera eta babarrun jana
Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak eta Herrerako Mendizaleek 2023ko azken irteera eta babarrun jana egingo dituzte hilaren 17an.
Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak eta Herrerako Mendizaleek 2023ko azken irteera eta babarrun jana egingo dituzte hilaren 17an, urtea agurtzeko. Escasetik abiatuko dute 12 kilometroko ibilbidea, eta Oiartzunera jaisten den trenbide zaharraren bidetik joko dute. Zehazki, Artikutzako burdinoletatik ibiliko dira, metala garraiatzen zen bideetatik. Ondoren, Bianditzeko lepora igoko dira, eta bertatik beherantz joango dira, Oiartzungo Altzibar auzoraino.
08:00etan irtengo dira Trintxerpeko kaitik, eta Herreran, Garberan eta Errenteria-Oreretan ere geldialdiak egingo dituzte. Irteerak hiru orduko iraupena izango du gutxi gorabehera. Ibilbidea bukatu ondoren, Oiartzungo Tolare jatetxean babarrun jana egingo dute. Bazkariaren prezioa 35 eurokoa da pertsona bakoitzeko.
Urteko azken irteeran Iosu Santiago mendizalea eta Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak elkarteen laguna omenduko dute.