Neurri eta errimen jai handia, ostiralean
Xenpelar Sariaren hogeita zazpigarren ekitaldiari ostiralean jarriko diote ginga. Orduan jokatuko da sariketa sonatuaren finala, 17:00etatik aurrera.
Xenpelar Sariaren hogeita zazpigarren ekitaldiari ostiralean jarriko diote ginga. Orduan jokatuko da sariketa sonatuaren finala, 17:00etatik aurrera. Oholtza gainean sei bertsolari: June Aiestaran Iparragirre beasaindarra, Aroa Arrizubieta Barredo gasteiztarra, Irantzu Idoate Funosas hazpandarra, Eki Mateorena Zozaia leitzarra, Emaitz Murua Arzallus oreretarra, eta Garazi Navarro Ugarteburu amorotarra. Den-denak dute txapela jomugan, eta saioa ederra utziko duten zalantzarik ez da.
Niessenen jokatuko dute bertsolariek finala, eta sarrerak salgai daude jada, 5 euroan; 16 urtetik beherakoek doakoa dute sarrera. Online erosteko egin klik hemen. Egunean bertan ere salgai izango dira kulturguneko leihatilan.