Karrikan gabon kantak entseatuko dituzte asteburuan
Artaso elkartean egingo dituzte entseguak, larunbat eta igandean. Hilaren 24ko zitarako prestaketak izango dira.
Karrika gabon kantekin girotu ohi dute abenduaren 24ero. Karrikatarrak urtero-urtero ateratzen dira gabon kantak abestera, auzoko baserrietan eta kalean zehar. Aurten ez da gutxiago izango, eta, ohikoa duten bezala, entseguak egingo dituzte aurretik.
Larunbatean, hilak 9, Artaso elkartean bilduko dira, 16:00etan. Igandean, berriz, 11:00etan jarri dute entseatzeko zita.
