Bigarren posturako lehia bizia, igandean, Karla Lekuonan
Oiartzungo emakumeen talde nagusiak Burgosen bisita jasoko du igandean. Asteburuan bi partida bakarrik jokatuko dira.
Ugaldetxon jokatuko da igandeko lehia. Oiartzun Kirol Elkarteko talde gehienek atseden hartuko dute asteburuan. Emakumeen bi talde nagusiek takodun botak jantziko dituzte, eta biek ala biek etxean jokatuko dute. Horiez gain, jubenilen talde nagusiak Deusturen kontra neurtuko ditu indarrak.
Lehen taldeak partida garrantzitsua dauka. Izan ere, ligako bigarren sailkatuaren bisita jasoko dute igande eguerdian. Burgosek hiru puntuko aldea du Oiartzunekiko, eta etxekoek irabaziz gero, berdinduta geratuko lirateke sailkapeneko zilarrezko postuan.
Bolada onean daude oiartzuarrak. Pasa den asteburuan nagusitasuna erakutsi zuten Nafarroan, Mutiloabeitiko taldearen kontra.
Oiartzun eta Burgosen arteko partida 12:00etan hasiko da, Karla Lekuonako belar naturaleko zelaian.
Bigarren taldea, igande arratsaldean
Oporrik hartuko ez duen beste taldea emakumeen bigarren taldea izango da. Oraindik ez dute punturik bildu, eta igandekoa aukera ona izango da horretarako. Lakuaren kontra arituko dira, belar sintetikoko zelaian, 15:45ean hasita.
Jubenilak, larunbatean
Gazte Mailako Euskal Ligako taldeak pasa den asteburuan lortu zuen ligako lehen garaipena, eta bide horretatik jarraitu nahiko du.
Deustuko taldearen bisita jasoko dute larunbat arratsaldean. 18:00etan hasiko da partida, Ugaldetxoko zelai txikian.
