Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antton Kazabonen sormena urtabe onean da

‘Tomasen belarritakoa’ eta ‘Sekretuak eta karameluak’ liburuak atera berri ditu idazle oiartzuarrak, haurrei zuzendutakoak. Datorren urtean publikatuko direnak ere sinatuta ditu.

Antton Kazabon Antton Kazabonek 121. eta 122. liburuak osatu ditu aurten.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/12/08

Begiradak salatzen dio ez dagoela guztiz ziur, baina «121.a eta 122.a» erantzun du Antton Kazabonek, aurten argitaratu duen liburuak seinalatzen dituenean. Zenbakiak errepikatu ditu, berresteko.

Edozein modutan, Kazabonen sormenaren emaria geldiaraziko duen presarik ez da. Haur edota gaztetxoei zuzendutako euskarazko liburuek bi izenburu gehiago dituzte: Tomasen belarritakoa eta Sekretuak eta karameluak.

Ibaizabal argitaletxearekin publikatu ditu bi tituluak, eta eskertzen du, «ate joka ibili ondoren», bere liburuak argitaratzen jarraitzea. Aurten publikatu dizkiotenak ahaztu gabe, Erein, Denonartean eta gainontzeko argitaletxeekin egindakoak ere gogoan eduki ditu. «Nik idazten disfrutatu egiten dut, ez naiz aspertzen. Liburu bakoitzak miseria ematen didan arren —liburu batek balio duenaren hamarrena—, ez dut horregatik egiten».

Kazaboni «ilusio handia» egiten dio jakiteak haur batek bere liburuak irakurtzen gozatuko duela. «Nik idazten gozatu dudana bezain beste», gaineratu du. Ziurtatu du zaila egiten zaiola idazteari uztea.

Aurtengo lanak xehatzen hasi da Kazabon. Tomasen belarritakoa 10 eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago. Beldurrezkoa da. «Duela bost urte idatzi nuen Bisera gorria, eta sei edizio saldu direla jakinarazi berri dit Ereinek. Bost urtean 6.000 liburu saldu dira. Beldurrezko istorioek funtzionatzen dute, eta beste bat egin behar nuela erabaki nuen, beste argitaletxe batekin».

Donostiako Urgull mendia da istorioaren epizentroa; Kazabonek paseo asko eman ohi ditu bertatik, eta han dauden kanposantuek inspiratu dute. «Egoera bat asmatu dut, ondoko herri batean, irakaslea ari dela herri txiki horren historia kontatzen. Paraleloki gertatzen dena da haur bat desagertzen dela, baina agertzen da, zauri misteriotsu batekin. Tomasen amona Urgullen bizi da, eta hasiko da zer gertatu den ikertzen…».

Beste liburua Sekretuak eta karameluak da. «Bai da baietz» eta «onarpena» dira gaiak, Kazabonen arabera. «Ez du bestearen intrigarik izango, baina bai balio izango duela eskoletan baloreak lantzeko. Neska bat joaten zaio amonari kontatzera mutiko bat saiatu dela berari musu bat ematen baimenik gabe. Amonak bere sekretuak kontatzen dizkio. Gainera, gauza bakoitzarentzako gozokiak egiten dizkio, eztizkoak, azukrearen etsai amorratua baita».

Horrez gain, genero estereotipoen gaia ere jorratzen du. Idazle oiartzuarrak ez du «moralinarik» eman nahi, gaiak mahai gainean jartzen ditu, irakurleak pentsaraz dezan, irakasle edo gurasoen laguntzarekin.

Beste lau, 2024an
Kazabonen uzta emankorra da, eta aitortu du gehien kostatzen zaiona abiapuntua aurkitzea dela: izenburua izan daiteke, edo egoera bat, edo pertsonaia bat… Aurtengo liburuen kasuan, semeak eman dizkio izenburu posibleak, eta hortik hasi da. Inprentara bidali aurreko azken pausoa Joxerra Garziari bidaltzea izan ohi da: «Berak esaten dit zer hobetu, eta zer ez. Argitaletxera bidaltzen dudanerako badakit ez dela eskasa; nire aldean askoz adituagoa den batek eman dio errepasoa».

Datorren urtean lau lan berri kaleratuko ditu. Elbira Zipitria andereñoari buruzkoa da bat. Beste bat, Ez dakit zergatik, maitasun kontuetan hasten den gaztetxo laukote bat du protagonista.

Seaskaren Ikas argitaletxearekin eta Leire Iparragirrerekin batera egindako albuma da hirugarrena, Amestoki goxo: neska batek gereziondo batekin duen harremana azaltzen du, udaberri batean loratu ez dena.

Heriotzari buruzko baloreak lantzeko balio duela esan du. Laugarrena Nire musika kaxa da, eta Berria-n atera den serie bat bilduko du. Lugorririk ez da Kazabonen sormenean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.