Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Iztietako anbulatorioan oinarrizko arreta falta dagoela salatu dute

Larunbatean, 12:00etan Iztietako anbulatorioan kontzentrazioa egingo dute Duintasunak deituta. Anbulatorioan ez omen dago pertsonal nahikoa.

Iztietako anbulatorioaren aurrean kalitatezko oinarrizko arreta duinaren alde.
Joseba Arratibel Ladron
Errenteria-Orereta
2023/12/11

Gaur, astelehena, Duintasunak kalera deitu ditu pentsiodunak. Hilabeteko lehen astelehenetan izaten dute hitzordua kalera irteteko; oraingoan, zubia dela eta, hileko bigarren astelehenean atera dira. Hilabetero-hilabetero bezala, 11:00etan bildu dira Herriko Plazan, eta bertatik abiatuta eman diote hasiera manifestazioari. Herriko kaleetatik barrera ibili dira, pentsio publiko duinen alde protestan, minimoa 1.080 eurokoa izan dadin gutxienez.

Amaiera tokia ezberdina izan da gaurkoa, ezohikoa. Iztietako anbulatorioan agerraldi batekin amaitu baitute. Bertan Duintasunak, herriko auzo elkarteetako ordezkariak (Oiarso Erdigunea, Alaberga, Kaputxinoak, Beraun, Galtzaraborda, Agustinak, Gaztaño eta Iztieta), jubilatu elkarteetako ordezkariak, erretiratuen etxeak (Galtzaraborda, Beraun, Kaputxinoak), Asanblada Feministako kideak, Bilgune Feministako kideak, Oarso Taldeak eta GOT taldeko ordezkariak parte hartu dute. Duintasunako bozeramaileak, Javier Sanzek, eman ditu anbulatorio aurrean azalpenak.

Iztietako Anbulatorioan Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta EAG Larrialdien egoera larria salatuz amaitu dute gaurko kontzentrazioa, Iztietako anbulatorioan. Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaian “kezka” eta “ezinegona” sortzen du anbulatorio horren egoerak. Sanzek irakurritako manifestuan, oinarrizko arretan anbulatorioak 16 mediku dituela esleituta adierazi du: “Horietatik bi erretiratu egin dira, eta beste bost bajan daude”. Egoera honen aurrean, 65.000 biztanleko eskualdea izanik, Donostiako Larrialdietako Zerbitzuetara jo behar izaten omen dute eriek.

Era honetan, medikuek agendak “gainezka” dituzte. Hala ere, “babesa, elkartasuna eta errespetua” erakutsi nahi dizkiete bertan lanean ari diren profesionalei. “Ez dugu ahaztu behar jaiotzen garenetik gure azken egunera arte zaintzen gaituzten pertsonak direla, hau da, kideak”. Horregatik, ez diete haiei leporatzen erantzukizuna. Gainera, oro har, Sanzek adierazi du langileak ordu gehiago sartzen dituztela lanean pazienteak artatzeko. “Erantzukizuna Eusko Jaurlaritzarena da, ezin gara gure profesionalekin gatazkaren trapan erori”.

Hori guztiagatik, “haserrea erakusteko eta anbulatorioan bizi dugun egoera salatzeko”, abenduaren 16an, larunbatean, 12:00etan gaur amaitu duten leku berean hitzartuko dira, Iztietako anbulatorioan.”Ez ditu mobilizazioak etengo egoera konpondu arte. Gure osasunagatik, murrizketarik ez”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.