Emakume nekazariak eta parte-hartzea, hizpide Laboren
Leire Milikuak 'Lur gainean, itzal azpian' liburua aurkeztuko du ostegun arratsaldean. Emakume nekazariak itzalpean bizi direla azaldu du.
Labore Oarsok hitzaldia antolatu du ostegun arratsalderako. Leire Milikua Larramendi gonbidatu du, Lur gainean, itzal azpian liburuan aurkezteko.
Lisipe-Susa bildumaren barruan argitaratu dute liburua. Milikua agroekologia eta genero berdintasunean espezializatua da.
Labore Oarsoren egoitzan izango da hitzaldia, datorren ostegunean —hilak 14—, 18:00etan hasita. Saio “motza eta mamitsua” izango dela aurreratu dute. Solasaldiak 19:15era arte iraungo du. Sarrera doan izango dela aurreratu dute.
Horrela laburbiltzen dute Lur gainean, itzal azpian liburua: “Argia. Fokua. Ikusgarritasuna. Aitortza. Bai, horiek guztiak behar dira existitzeko, ikusiak izateko eta eragin ahal izateko. Alabaina, hori da patriarkatuaren ezaugarrietako bat, emakumeen gaineko itzala. Eta hori da zeharkatzen gaituen sistema”.