Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra, familientzako
Familian jolasean programaren barruan egingo dute larunbat arratsaldean.
Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu du larunbatean Familian Jolasean programak.Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan izango da tailer hori, Josepa Antoni Aranberri anitzenean.
Izena emateko epea, ostegunean bukatuko da. Parte hartu nahi dutenek hemen eman dezakete izena.
Familia arteko harremanetan euskararen erabilera sustatzea du helburu programak. Ostiraletan 17:30etik 19:30era Agustinak auzoan Markolako Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian egiten dituzten dinamikez gain, hilabeteko azken larunbatean hainbat jarduera egiten dituzte.
