Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Haritz Mujika kargugabetu du Amorebietak

Taldearen sailkapen egoera dela eta hartu du erabakia talde zornotzarrak. 19 jardunaldi jokatuta, Amorebieta sailkapeneko azken aurreko postuan da, salbaziotik 6 puntura.

Argazkia: Amorebieta.
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2023/12/12

Amorebietak Haritz Mujika antxotarra kargugabetu du entrenatzaile postutik. 19 jardunaldi jokatuta, zornotzarrak Bigarren Mailako sailkapeneko azken aurreko postuan dira, 14 punturekin. Une honetan, jaitsiera postuetan dira, eta 6 puntutara dute salbazioa. Talde bizkaitarrak plazaratutako oharraren arabera, Mujika kargugabetzeko erabakia “mingarria” izan da, “taldearen sailkapen egoera” dela eta hartutakoa, “ligako txapelketan norabidea zuzentzen lagunduko duelakoan”.

Mujika Amorebietan erretiratu zen futbolari gisa, eta 2019-2020 denboraldian taldeko bigarren entrenatzaile kargua hartu zuen, Iñigo Velezen laguntzaile izateko. 2020-2021 sasoian, Bigarren Mailarako igoera lortu zuten zornotzarrek denboraldi bikaina osatu ondoren. Hurrengo urtean, 2021-2022 denboraldian, zornotzarrek ez zuten ibilbide oparoa izan Bigarren Mailan, eta 2022ko martxoan Mujika Amorebietako lehen entrenatzaile izendatu zuten, Velez kargugabetu ondoren.

Mujika ez zen gai izan salbazioa lortzeko, eta maila galdu zuen talde urdinak. Iaz, baina, Lehen Federazioko txapeldun izan ondoren, Amorebieta Bigarren Mailara itzuli zen Mujikarekin. Bigarren Mailan utzi du taldea antxotarrak.

Ligako ibilbidea onena izan ez bada ere, Amorebieta Espainiako Kopako final hamaseirenetan da. Zornotzarrek 0-1 irabazi zioten Levanteri aurreko kanporaketan. Mujika gabe, gaur ezagutuko dute urdinek final hamaseirenetako kanporaketako arerioa.

Amorebietako Zuzendaritza Batzordeak bere “esker ona” adierazi dio Mujikari “urdinen aulkian egindako lanagatik, bere profesionaltasunagatik, dedikazioagatik eta giza balioengatik”. Zornotzan izan den denboran, Mujikak “bi igoera historiko” lortu dituela gogorarazi du klubak, 2020-2021 eta 2022-2023 sasoietan.

Amorebietak “arrakasta handienak eta zorterik onena” opa dizkio antxotarrari, “bai etorkizun profesionalean, bai arlo pertsonalean”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.