Karnaba otxotearen Eguberriko kontzertua, igandean
Donostiako Orkestra Barrokoarekin batera ariko dira errenteriarrak Madalenaren ermitan.
Karnaba Otxotea eta Donostiako Orkestra Barrokoko kideak ariko dira igandean. Argazkia: Karnaba Otxotea Karnaba otxoteak Eguberriko kontzertua egingo du igandean. Ez da bakarrik ariko, Donostiako Orkestra Barrokoa izango baitu lagun Madalenaren ermitan. 12:00etan hasiko da emanaldia.
Bach eta Haendelen obrak interpretatuko ditu orkestrak kontzertuaren lehen zatian, eta Luis Tristan zeharkako txirula bakarlari gisa arituko da.
Bigarren zatian, otxotea izango da protagonista eta Aita Madina, Pablo Sorozabal, S. Jarofen obrak abestuko ditu, besteak beste. Mikel Aldanondo, Jon Larrea eta Jon Padilla ariko dira bakarlari.
Emanaldia bukatzeko, bi taldeek, Tomas Araguesen Gabonetako suitea interpretatuko dute, Sergio Zapirainek zuzenduta.
Kontzerturako sarrera doakoa izango da.
