Hainbat kaletan asfaltatze lanak egiten ari dira
Erdialdeko hainbat kaleetan egiten ari da udala lan horik. Bukatuta, Lezoko pasealekuko zubia asfaltatzen hasiko da.
Langileak asfaltatzen Asfaltatze lanak egiten ari da udala aste honetan Erdialdeko hainbat kaletan. Zehazki, Tulle, Urbasa, Maria Lezo eta Xenpelar kaleetan ari da lan horietan. Tulle kalean asfaltatzea bukatuta, margotze lanekin hasiko dira orain. Datozen egunetan eguraldiak ahalbidetzen badu, gainontzeko kaleekin jarraituko dute.
Trafiko mozketek garajeetako erabiltzaileengan izan ditzaketen eraginak ohartaraziko ditu udalak atari eta garajeetan dagokion informazioa jarrita. Halaber, hiri barruko autobus lineetan za dezaken eraginaren berri emango du autobusetan bertan zein geltokietan informazioa jarrita.
Lan horiek bukatuta, Lezo Pasealekuko zubia asfaltatuko du udalak datorren astean.
Honakoak dira aurten asfaltatu dituzten kaleak: Sorgintxulo, Nafarroa etorbidea 19ko aparkalekua, Vicente Cobreros kalea eta Irumugarrieta kaleko aparkalekua.
